MENU
voluntarios copa del mundo

Munduko Kopan boluntario moduan izena emateko epea amaitzear da

Bilbo, 2014ko Munduko Saskibaloi Kopako egoitza izango da lehenengo fasean, eta Estatu Batuak Bilbon izango dira. Ez soilik gure lurralde historikoko, baizik eta kirol honetako ekitaldi historiko honetan parte hartu nahi izanez gero, boluntario moduan martxoaren 30era arte izena emateko aukera duzula gogoarazten dizugu.

Nola hartu dezaket parte?

Beharrezkoa da 18 urte izatea, eta ezinbestekoa da izena emateko orria betetzea. Bertan, hautagaiak parte hartzeko eta laguntzeko interesatuta dauden lan egiteko areak markatu beharko dituzte.

Zein da hautaketa prozesua?

Boluntario moduan izena emateko tramitazioa, lehenik eta behin, FEB bitartez egin beharko duzu beharrezkoa baita inskripzio guztiak bateratzea FIBA eta segurtasun neurriak betetzeko (ez ahaztu Bilbo egoitzan laguntzaile moduan parte hartu nahi duzula zehaztea). Ondoen, Bilbo eta Bizkaiko boluntarioen inskripzioak Egoitzatik eta Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik koordinatuko dira.

Behin hautatuak izan zaretela…

Bigarren hautaketa fase bat egongo da, eta baita oinarrizko formazioko hitzaldiak apirila ekaina bitartean. Ondoren, Munduko Kopa baino hilabete bat lehenago, hautagaiek area bakoitzean fornakuntza espezifikoa jasoko dute. Torneoa antolatzen den bitartean, aldez aurretik esandako hainbat akzio eta ekintza gauzatu beharko dira. Txapelketa amaitzean, legatuko amaierako fase bat egingo da, edo “Volunteer 2014” proiektuaren jarraipena.

Más información :

• Erakartze fasea: 2013ko azaroa – 2014ko marxoaren 30era arte.

• Hautaketa fasea eta oinarrizko heziketa: 2014ko apirila – ekaina.

• Heziketa espezifikoa area bakoitzean: 2014ko uztaila – abuztua.

• Munduko Saskibaloi FIBA Kopa 2014: 2014ko abuztuaren 30etik – 2014ko irailaren 14ra arte.

• Legatuko fasea: 2014ko iraila.

- Kontaktua: volunteersSpain2014@feb.es

- Web: Boluntarioak

- Sare sozialak: @Volunteer_2014 @VFEB2014 Espainia 2014ko Blountarioentzako Komunitatea #volunteer2014 #somosequipo #spain2014