MENU
  • expo-general
  • expo2
  • expo-camisetas
  • expo-autoridades
  • expo-asensio
  • expo-german
  • expo-entrada
  • expo-presenta
  • expo-asistentes
  • expo-paneles
  • expo-libros

ERAKUSKETA: Bizkaiko Saskibaloia: atzo, gaur eta beti

Gaurtik, martxoaren 20tik, apirilaren 13ra arte, astelehenetik igandera, Zabalguneko Merkatua “Bizkaiko Saskibaloi; atzo, gaur eta beti” erakusketa ikusgai izango duzue, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta bere BizkaiaBasket Fundazioak antolatzen duten ekitaldia. Erakusketa honekin, Munduko Koparen inguruko ekitaldiei hasiera ematen zaio, eta hurrengo asteetan ekintza gehiago egongo dira, Bilbo Munduko Kopako egoitza izango baita.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, bere BizkaiaBasket Fundazioagaz eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzagaz, eta Euskal Saskibaloi Federazioaren kolaborazioagaz, gure hiria 2014ko MUNDUKO KOPAko egoitza izango danez eta egoera hori baliatuz, “BIZKAIKO SASKIBALOIA, ATZO, GAUR ETA BETI” erakusketa antolatu dau.

Saskibaloia maite duten zale guztiek zita saihestezina dute gure lurraldeko saskibaloiaren historiarekin, Bilboko Zabalgune Merkatuan gaurtik aurrera egongo den erakusketa. Erakusketa honen helburu nagusia gure saskibaloiaren historiaren ibilbidea gauzatzeko aukera eskaintzea da, iragana eta oraina. Eskatzen duten klubekin eta ikastetxeekin antolatutako bisita bereziak egingo dira, eta erakusketa apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Ekitaldiaren informazio guztia gaztelaniaz ikusgai

Ordutegiak:

ASTELEHENETIK LARUNBATERA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

IGANDEETAN: 10:00etatik  14:00etara

Zabalgune eraikina, Zabalgune Plaza, Bilboko 11. zenbakian

(doako sarrera)