MENU
SASKIBALOIA EUSKARAZ

Euskara hedatzeko BizkaiaBasket Fundazioaren kanpaina. Anima zaitez eta parte hartu!

BizkaiaBasket Fundazio-tik Euskara hedatzeko Kanpaina bat martxan jarri dute, Saskibaloi munduaren esparrutik.

Horretarako, Bakuvako umeentzat boluntarioak eskatzen ditu oinarrizko euskara klaseak emateko, irabazasmorik gabeko elkartea dena, bere lokalak C.N. Miribillatik gertu dituena, eta auzo eta inguru horretako neska-mutilentzat zuzentzen dena, saskibaloiaren bitartez heziz, baita eskola arlo ezberdinetan beharrezkoa duten laguntza eskainiz.

Arduraldia minimoa da, astean behin baino ez da, arratsaldeko 16.45etatik 18:45etara. Saskibaloi giroan gure hizkuntzaren alde lan egin nahi baduzu, zalantzarik ez izan eta Fundazioarekin harremanetan jar zaitez!

Anima zaitezte eta fundacion@bizkaiabasket.com helbide elektronikora erantsirik ondorengo dokumentua bidali. HEMEN (Saskibaloia euskaraz – boluntario alta) deskargatzeko aukera duzu.