Asteburu honetan gurutzaketa neurketak junior eta kadete mailetan | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
ESCOLAPIOS CADETE FEMENINO

Asteburu honetan gurutzaketa neurketak junior eta kadete mailetan

Asteburu honetan junior eta kadete mailetan gurutzaketa neurketak jokatuko dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Euskal Liga jokatzeko lehia hasi da, baita maila ezberdinetan igoerak lortzeko edo jaitsierak ekiditeko neurketak ere. Hona hemen beharrezkoa duzuen informazio guztia.

Igoerak, jaitsierak, mailari eusteak … Bizkaiko Federazioak antolatzen dituen hiru mailetan. Talde askok lan egin beharko dute euren helburuak denboraldiaren bigarren zatian lortu ahal izateko. Protagonista bazara,  hemen dituzu GURUTZAKETA NEURKETA GUZTIAK .

Ondoren txapelketetan, partiduak larunbatean jokatuko dira, eta emaitzaren arabera, urtarrilaren 19an, igandean, berriz jokatu beharko dute. Hemen ikusi kantxen eta ordutegien aukera guztiak.

EUSKAL LIGARAKO GURUTZAKETA NEURKETAK JUNIOR GIZONEZKOAK

EUSKAL LIGARAKO GURUTZAKETA NEURKETAK KADETE GIZONEZKOAK

EUSKAL LIGARAKO GURUTZAKETA NEURKETAK JUNIOR EMAKUMEZKOAK

EUSKAL LIGARAKO GURUTZAKETA NEURKETAK KADETE EMAKUMEZKOAK

KADETE GIZONEZKOAK 1. MAILA, MAILA BEREZIRA IGOTZEKO GURUTZAKETA NEURKETAK

KADETE EMAKUMEZKOAK 2. MAILA,  MULTZO BAKOITZEKO LAUGARRENEN ARTEKO NEURKETAK

Igandeko jardunaldia koordinatu ahal izateko, guztion laguntza ezinbestekoa da:

EPAILEAK

Telefono honetara emaitzak bidali beharko dituzte:  625 709 150.

TALDEAK

Taldearen arduradunaren telefonoa bidali beharko diguzue.

Irabazleek emaitza  625 709 150 telefonora bidali beharko dute, talde bien izenak, maila eta emaitza adieraziz.  PARTIDUA AMAITU BEZAIN LASTER.

Igandeko neurketak ahalik eta arinen  www.bizkaiabasket.com web orrialdera igoko ditugu.

TXAPELKETA BATZORDEA

Informazio gehiago gaztelaniaz.

“GURUTZAKETETAN” BERDINKETAK EGONEZ GERO

Informazio gehiago gaztelaniaz.