MENU
raul ruiz torneo barakaldo

Raúl Ruiz: “Oso ekipo lehiakorra izan gara eta jokalariak oso nota onarekin doaz etxera”

Euskadiko hautatzailea, Raúl Ruiz, “Barakaldo hiria” VI. Nazioarteko saskibaloi torneoa bukatu ondoren, lehiaketako bi partiduak galdu arren pozik azaldu zen bere taldeak egindako lanarekin.

RAÚL RUIZ:

“Bi partidu ezberdin izan direla uste dut. Atzo Turkiarekin hasiera hotz bat izan genuen, baina ondo erantzun genuen eta atsedenaldira bederatzi puntuko diferentziarekin joatea lortu genuen, gero haiek partiduari buelta ematea lortu zuten arren. Gaur, berriz, hasierako 20-4ko partzialak garrantzi handia izan du eta markagailuan aurre hartzea ez da posible izan”.

“Ni pozik nago egindako lanarekin. Oso ekipo lehiakorra izan gara eta jokalariak oso nota onarekin doaz etxera”.

“Torneoa, orokorrean, oso ondo egon da. Saskibaloiaz gozatu dugu, antolamendua bikaina izan da eta ilusioa oso handia”.

Por su parte, Joan Albert Cuadrat, seleccionador Promesas 2014 apuntó que el partido “ha sido intenso, muy bonito de jugar”. Señaló, además, que a su escuadra le había faltado algo de preparación y experiencia para poder parar las acometidas vascas: “Euskadi ha planteado un partido de mucho ritmo, con bloqueos difíciles de defender por el talento de muchos de sus jugadores y defensivamente han planteado situaciones zonales que nosotros no habíamos trabajado y con ello nos han cortado la línea de anotación, nos ha costado más jugar.”

A pesar de lo anterior y aún habiendo ganado el partido de consolación, quiso defender a sus muchachos argumentando que “no dejan de ser jugadores de primer año, con los cuales estamos trabajando para ayudarles a mejorar tanto en sus clubes como en su selección”.