MENU
la peña cb

CB La Peñak aurrera jarraitzeko behar zituen baliabide ekonomikoak lortu ditu

Entitate bilbotarrak lasaiago arnastu ahal izango du, behin crowdfunding proiektua aurrera aterako delaren berri jakin ondoren, jadanik behar zuen diru kopurua biltzea lortu duelako aste honetan amaitzen zen epea baino lehenago..

Hainbat enpresa txikik eta partikularrek egin dituzten diru laguntzei esker, eta batez ere azken unean Basurtoko enpresa den Reformas Mayerrek egindako diru ekarpenari esker, entitate bilbotarrak aurrera egin dezake, klubaren desagerpena eragotziz. Guztira, proiektuak 44 pertsona eta entitateen laguntza izan du, behar zituzten 1800 euroetara helduz.

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zoriondu nahi zaituztegu, eta gure poztasuna ere adierazi nahi dugu beste klub bizkaitar batek aurrera egin dezakeelako, Bilboko Abusu auzora saskibaloia eramanez.