MENU
Oihane Ciruelo, entrenadora selección infantil femenina Bizkaia

Ezin hobeto hasi da Haur Kategoriako Euskadiko Txapelketa

Argazkia: Unai Zabaleta

Haur kategoriako Euskadiko Txapelketari etxeko selekzioak eta Bizkaiak hasiera eman diote Oñatin. Partidu bietan berdintasuna nagusi izan da, eta azkenean, zorionez, gure selekzio biak Gipuzkoaren aurka nagusitu dira. Ohiane Ciruelosen neskek 37-36 irabazi dute, eta Adrian Yañezen mutilak, bigarren luzapenean 78-72 nagusitu dira. Bihar Arabaren aurka jokatuko dute, eta irabazi ezkero, Euskadiko Txapelketak bereganatuko dituzte.

BIZKAIA 37-36 GIPUZKOA (emakumezoak)

Lehenengo minutuetan huts egiteak gailendu dira beste edozeren gainetik, baloi galdu ugari eta jaurtiketa portzentaje baxuak egon dira. Bizkaiak defentsan planteatu duen presioa emaitza onekoa izan da, lehen laurdenean gipuzkoarrek bost aldiz gelditu baitira zelai erdiko marra pasa gabe. Lehenengo laurdenaren amaieran, 11-4 bizkaitarron alde, eta bazirudien Bizkaiak partidua bigarren laurdeneko lehengo minutuetan apur zezakeela. Baina hori, tamalez, ez da gertatu. Nahiz eta laurdenaren lehengo saskiratzea lortu (11-0eko partziala lortuz), Gipuzkoak burua altxatu eta 0-7ko partziala lortuz bi puntura hurbildu da. Momentu honetan Oihane Ciruelosek hutsartea eskatu behar izan du bere taldea bideratzeko. 2-2-1 presioa antolatu eta berriz markagailuan aldendu dira, 10 puntuko aldea lortuz, partiduan egondako alderik handiena. Atsedenaldira 23-21 heldu gara.

Atsedenalditik bueltan Gipuzkoako taldea askoz hobeto ibili da eta 2 puntu baino ez ditu hartu. Hau  dela eta, markagailuari buelta eman diote eta 8 puntuko aldea lortu dute (23-31).Azken laurdenean bizkaitarrak 6 behetik sartu dira, baina garaipena lortzeko ideia bakarrarekin. Bukaerarako 7:39 geratzen zirelarik, Gipuzkoako entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du, Bizkaia lau puntura hurreratu delako (29-33). Bost minutu baino gehiago gelditzen zirenean Oihanek gidatutako taldea markagailuari buelta eman dio. Bost minutu luze horietan ez dugu saskiratze gehiagorik ikusi. Azken 26 segundotan, Bizkaiko hutsartearen ostean, Gipuzkoa ez zegoen bonusean sartuta eta 8 segundo falta zirenean pertsonala egin dute. Oihanek beste hutsarte bat eskatu du, baloia zelaian sartzeko baina ateratzeko dauden 5 segundoak agortu dituzte. Hau dela eta Gipuzkoako entrenatzaileak beste hutsarte bat eskatu du, partidua irabazteko balio ahal izango zuen jokaldia marrazteko. Bizkaitarrek defentsa ona egin dute eta horren ondorioz, garaipena lortu dute.

Estatistikak

 

BIZKAIA 78-72 GIPUZKOA (gizonezkoak)

Hasieratik bi taldeek erakutsi dute partidu gogorra izango zela, biek presionatzen hasi baitira. Bizkaiak eduki dituen arazoak jaurtiketa libreen marratik eta errebotea ixteko zailtasunak ekidin du alde handiagoa egotea lehenengo laurdenaren bukaeran (14-12).

Bigarren laurdenaren hasiera nahiko trabatuta izan da, baina 5 minutu baino gehiago falta zirenean bonusean sartu da Bizkaia eta eraso txar batzuen ostean Gipuzkoak alde egin du markagailuan, 8 puntuko aldea lortuz markagailuan (26-34).

Bigarren laurdenaren azken minutu txarrak buruan zutelarik, hirugarren laurdenaren lehenengo minutuak kaxkarrak izan dira, eta laurdena bukatzeko 7:53 falta zirenean Adrian Yañez bizkaitar entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du, Gipuzkoak alderik handiena lortua baitzuen, 14 puntukoa (26-40). Bizkaiko defentsa trantsizioa txarra izan da eta Bizkaia partiduan mantentzen zuena Jon Garcia zen, 36puntu eta 35 aldaratze.

Defentsan intentsitatea handitu ondoren, 6 puntura hurreratu da Bizkaia, baina Gipuzkoaren hutsarte baten ondoren egindako huts egite batzuen ondoren laurden amaierara 11 puntuko aldea zegoen markagailuan (41-52).

Alde hau gutxitzeko 3-2 zonakako defentsa batean sartu da Adrianen selekzioa. Gipuzkoak nola eraso ez zekiela ibili da. Dena den, Bizkaiak kostatua aldea murriztea lortzen zuen. Lau minutu falta zirenean bost puntura hurreratu da Bizkaia, aulkitik eta harmailetatik zetozen indarrei ezker.

1:18 falta zirenean Markel Presnoren izugarrizko txapelak, Jon Garciak hurrengo jokaldian 2+1 lortzea ekarri zuen eta Santurtziko gaztea, bere taldea bi puntura uzten zuen. 6 segunduren faltan, Garciak berdindu du partidua (63-63), jaurtiketa libreen marratik. Partidura lehenengo luzapenera joan da.

Luzapenean, Gipuzkoa markagailuan aurretik egon da beti, bat eta hiru puntuko aldearekin, baina 16 segundu falta zirenean Imanol Menak partidua berdindu du. Gipuzkoak hutsartea eskatu du. Bizkaiko jokalariek falta egin aurretik jokaldia defendatzea aukeratu dute. Aukera ona izan da, Gipuzkoak ez baitu saskiratu eta hori dela eta bigarren luzapenera jo behar izan du partiduak.

Bigarren luzapen honetan bi taldeek gasolinaz nahiko justu zeuden, baina, berriro ere aulkitik eta harmailetatik zetozen indarrak oso baliagarriak izan dira bizkaitar gazteentzat. Bizkaia lau goitik (74-70) jarri denean, Gipuzkoako jokalariek larritu dira eta, bizkaitarrak urduritu nahian presioa areagotu dute. Momentu horretan agertu da Iñigo Betolaza, azken minutu hauen tempoa era egokian eraman du eta lau puntu jarraian sartu ostean markagailua 78-72 hutsi du.

Estatistikak

 

Hurrengo partiduak

2. Jardunaldia: 2013/11/02 (larunbata)

10:00 Araba - Bizkaia NESKAK

12:00 Araba - Bizkaia MUTILAK

3. Jardunaldia: 2013/11/03 (igandea)

10:00 Gipuzkoa – Araba MUTILAK

12:00 Gipuzkoa – Araba NESKAK