MENU
Aitor Uriz aginduak ematen

Euskadiko Txapelketa, 1. Jardunaldia: Kadeteek ez dute garaipenaren saria lortu

Gasteizeko Aranalde Polikiroldegian Euskadiko Kadete Txapelketak hasi dira, eta lehenengo jardualdian gure bi selekzioek Gipuzkoaren aurka galdu dute. Neskek garaipenetik oso gertu izan ziren. 

BIZKAIA 61-63 GIPUZKOA (emakumezkoak)

Txapelketa oso artidu parekatu batekin hasi zen Bizkaia eta Gipuzkoaren artean, amaieran gure selekzioak 63-61 galdu zuelarik, bizkaitarrek kontrolpean izan zuten partidua. Baina partiduaren azken minutuetan gipuzkoarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten.

BIZKAIA 50-62 GIPUZKOA (gizonezkoak)

Bigarren neurketan Gipuzkoak 50-62 irabazi zion Aitor Urizen mutilei, gipuzkoarrek menperatu zuten partidua, atsedenaldian dagoeneko 32-19 aurretik baitziren. Atsedenalditik bueltan, Bizkaiak hobetu zuen arren, ez zen nahikoa izan eta Gipuzkoa garaipena erdietsi zuen.

Hurrengo partiduak 

2. Jardunaldia: 2013/11/02 (larunbata)

10:00 Gipuzkoa – Araba MUTILAK

12:00 Gipuzkoa – Araba NESKAK

3. Jardunaldia: 2013/11/03 (igandea)

10:00 Araba - Bizkaia MUTILAK

12:00 Araba - Bizkaia NESKAK