MENU
TECNIFICACIÓN 12/13

2013/14 denboraldiko Teknifikazioaren lehenengo saioa

Igande honetan, azaroak 17, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazioa Programa bueltan da. Zerrendetan zauden ikusi, eta entrenamendura joan behar izanez gero, hemen beharrezkoa izango duzun informazioa aurkituko duzu..

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programa lanera itzuli da, eta igande honetan arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara Lauro Ikastolan hasiko dira.

Entrenamendua ikusteko aukerarik ez dago. Jokalariek bi kamiseta eraman beharko dituzte (bata zuria eta bestea koloreduna)

Gogoratu nahi dizuegu entrenamendura joateko arazorik izanez gero secretaria2@bizkaiabasket.com helbide elektronikora e-mail bat idatzi behar duzuela, suertatu zaizuen arazoa azalduz. Bestalde, selekzio ezberdinetako deialdietan eta teknifikaziora deituak dauden jokalariak, selekzioko entrenamendura joateko beharra dute, eta kasu horretan ez da abisatu behar, Federazioan horren berri baitugu.

Zerrendetan zauden ikusi nahi baduzu, HEMEN KLIKATU