MENU
iÑAKI MUÑOZ EBA SANTURTZI

Gernika Bizkaia, Askartza eta Santurtzi, asteburuko garaipen bakarrak

FEB txapelketetan eta Endesa ACB ligan diharduten talde bizkaitarrak ez dira oso fin aritu asteburu honetan, Gernika Bizkaiak, Askartzak eta Santurtzik baino ez dutelako irabazi. Askartza Claretek bere lehenengo garaipena lortu du EBA ligan, Miguel Antonio Robledaren aurka, etxeko jarraitzaileen laguntzarekin batera.

Gernika Bizkaiak bere hirugarren garaipena eskuratu du asteburu honetan Malosten, eta aurten oraindik partidurik galdu barik daude, ligako lehenengo posizioan finkaturik. EBA ligan, Askartzak eta Santurtzik irabazi dute, eta Centros de Estudios Mikeldik etxean Valladoliden aurka galdu du. Bestalde, Bilbao Basketek garaipena lortu ezinik jarraitzen du, eta dagoeneko bost jardunaldi igaro ondoren, azkenengo posizioan jarraitzen dute. Bizkaia GDKOk liderraren kantxan galdu zuen, eta Zornotzak etxetik kanpo ere galdu zuen, hiru puntuko aldeagatik soilik.

ENDESA ACB LIGA

Gipuzkoa Basket 83 – 71 Bilbao Basket

EMAKUMEZKOEN LIGA

Perfumerias Avenida 70 -42 Bizkaia GDKO

ADECCO PLATA

Cambados 69 – 66 Zornotza ST

LF2

Gernika Bizkaia 65 – 47 Distrito Olimpico

EBA

Askartza 69 – 66 Miguel Antonio Robleda

Pas Pielagos 59 – 69 SB Santurtzi SK

Centros de estudios Mikeldi 62-79 Universidad Valladolid