MENU
operación altura

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Altuera Operazioa zabaldu da

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen Altuera Operazioaren epea zabaldu da, adin ezberdinetan eskatzen dugun gutxieneko altuera duten neska-mutilek Teknifikazio Programan parte hartzeko aukera izan dezaten. Ondoren, funtzionamendua azalduko dizuegu.

BiSFak iaz bildu zituen neska-mutil askoren datuak berreskuratu ditu, eta horrez gain, datu horiek eguneratu nahi ditu, programan sartzeko jende berriari ateak zabalduz. Teknifikazioaren talde teknikoak eta kolaboratzaileek neska-mutilen garapena euren taldeetan jarraituko dute. Jokalari berriei ateak era ezberdin bitan zabalduko zaizkie; alde batetik, gertalarien behaketa zuzenaren bitartez, eta beste alde batetik, gutxienezko altuera betetzen duten jokalariak Altuera Operazioan parte hartuz. Horretarako web orri honetako bannerrean klikatuz, beharrezko inprimakinak izango dituzue.

Hona hemen adin bakoitzean eskatzen den gutxieneko altuera:

Mutilak

1996 – 2.00
1997 – 1.95
1998 – 1.90
1999 – 1.85
2000 – 1.80
2001 – 1.75
2002 – 1.70
2003 – 1.60

Neskak

1996 – 1.90
1997 – 1.85
1998 – 1.82
1999 – 1.78
2000 – 1.75
2001 – 1.70
2002 – 1.65
2003 – 1.60

Accede al formulario de inscripción pinchando aquí