Bizkaia Haur Kategoriako Txapelketan nagusi izan da | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
Bizkaia Infantil Masculino

Bizkaia Haur Kategoriako Txapelketan nagusi izan da

Haur Kategoriako Euskadiko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da gaur, eta gure selekzioek Arabari irabazi diote. Beraz, neskek eta mutilek Haur kategoriako txapelketak irabazi dituzte. Mutilek erraz irabazi diote Arabari, 58-95, bizkaitarrek hasieratik kontrolatu duten partiduan. Neskek, aldiz, puntu bakar bategatik irabazi dute, 58-59. Dena dela, gure selekzioak partidu bietan nagusitu dira, eta honenbestez, aurtengo Euskadiko Txapeldunak dira. Zorionak neska-mutilak!

Kronikak erderaz