MENU
Copa del Mundo, World Cup, Munduko Kopa

Bilbo, Munduko Kopa 2014 egoitzaren aurkezpen ofiziala

Munduko kopa hasteko atzera kontaketa hasi da, eta ostiralean Bilbo egoitzaren aurkezpen ofiziala izango da, hainbat buruzagi bertan izango direlarik.

Bizkaiko hiriburuko Foru Juaregiko harrera aretoan Bilbo-Bizkaia Munduko Saskibaloi FIBA Kopa 2014 egoitza aurkeztu egingo da, bertan egoitzaren aurkezpen ofiziala egingo delarik. Ekitaldia eguerdiko 11:00etan izango da, eta bertan Bilboko alkatea den Iñaki Azkuna; FEBeko presidentea den Jose Luis Saez; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua den Cristina Uriarte; Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia den Jose Luis Bilbao; eta Euskal eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioetako presidenteak, Arturo Aguado eta German Monge, hurrenez hurren, aurkezpen ofizialean izango dira.

Aurkezpenaz gain, asteburu honetan, Bilboko Kasilda Iturrizar parkean Road Show 2014a kokatuko da, iganderarte bertan egongo dena, kamioi ibiltari bat dena, bertan saskibaloiaren eta bere historiaren inguruan dagoen erakusketarekin batera. Horrez gain, Jorge Garbajosa jokalari ohia bertan izango da, gazteentzat hainbat klinik emanez.

Munduko Kopa Bizkaia Arenan (BEC) jokatuko da, eta bertan guztira lehenengo faseko 15 partidu jokatuko dira, 2014ko abuztuaren 30etik azaroaren 4ra bitartean. Era berean, Bilbao Arena entrenamendu kantxa gisa erabiliko da.