MENU
  • Mikeldi - Piélagos (Villegas)
  • Ibaizabal Burgos

Gernika Bizkaiak Tenerife erraz menderatu zuen, eta Zornotzak Mikeldik eta Santurtzik ere irabazi zuten

ACB eta FEB txapelketa guztiak abian dira jada, eta lehenengo asteburu honetan, emaitza baikor ugari izan ditugu. Gernika Bizkaiak ezin hobetu hasi du LF2 liga, Tenerife Isla Unicari 91-40 irabazi ondoren.Zornotzak etxetik urrun irabaztea lortu zuen, ligako lehenengoaren kontra (80-88), Caceresen kontra, hain zuzen ere. Asteburu honetan EBA liga ere hasi da, eta Centros de Estudios Mikeldik eta Santurtzik lehenengo jardunaldian irabazi dute. Askartzak ezin izan zuen Campus de lavaren aurka irabazi, baina arabarrek lan handia egin behar izan zuten Askartza gainditzeko. Lehenengo mailetan dauden talde bizkaitar biek, Kanaria Handiaren (Bilbao Basket) eta Burgosen (Bizkaia GDKO) aurka galdu zuten.

ENDESA ACB LIGA

BILBAO BASKET 72 – HERBALIFE GC 83

(Iturria: Bilbao Basket)

EMAKUMEZKOEN LIGA (LF)

BIZKAIA GDKO 48 – BEROIL CIUDAD DE BURGOS 52

(Iturria: FEB)

ADECCO PLATA

CÁCERES 80 – ZORNOTZA BIZKAIA 88

(Iturria: Zornotza ST)

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA (LF2) 

GERNIKA BIZKAIA 90 – TENERIFE 41

Gernika Bizkaiak Malosten hartu zuen Tenerife Isla Unica 2013/2013 denboraldiko LF2-ko lehenengo jardunaldian. Gernikarrek ezin hobeto hasi dute euren hirugarren denboraldia, sekulako jipoia eman baitiote talde kanariarrari (90-41). Mario Lopezen neskak defentsa lanetan sendo ibili ziren hasieratik, eta Tenerife ez zen partiduan sartu, markagailuaren atzetik partidu osoan zehar joan zelarik.

Lehenengo bi minutuetan gernikarrek Tenerife mendean hartu zuten defentsako lanari eta erasoan izan zuten abileziari esker (9-0). Gernika Bizkaia markagailuko aldea handitzen zihoala, Tenerifek hutsartea eskatu zuen. Baina Gernikak defentsako presioa areagotu zuen, eta hamaika zailtasun izan zituzten saskiratzeko. Etxeko taldeak, aldiz, oso erraz erasotzen zuen, hasierako bostekoan ateratako jokalariak kantxan mantenduz. Hiruko marratik fin aritu zen Naiara Diez. Lehenengo bost minutuak igaro ondoren, Mario Lopezen neskak 15-4 aurretik ziren. Gernika Bizkaia aulkia mugitzen hasi zen, harrobiko hainbat jokalari gazte kantxaratuz, eta lortutako aldea mantentzen zuen, partiduaren erritmoa kontrolatuz. Tenerifek defentsa ezberdinak plantetatzen zizkion Gernikari eta kostata saskiratzeren bat lortzen zuen, jaurtiketa libreetan huts ugari eginez. Lehenengo laurdenaren amaieran, 21-9.

Aurreko laurdenean ezarritako zonakako defentsarekin aldea murriztea lortu zuen Tenerifek, baina bederatzi puntutik behera (26-17) jaistea ez zuten lortzen. Epaileek Naiara Diezi adierazitako kiroltasunaren kontrako faltaren ondoren, Gernikak lehenengo laurdeneko joko bizia berreskuratu zuen. Momentu horretan Millerrek min handia egin zien kanariarrei, taulapean jaun eta jabe zela; erasoko lehenengo aukera, hainbat bi gehi bateko lortu zituen, erasoko aldaratzeak, etab. Hamabi eta hutseko partzialaren ondoren (38-18 minutu eta erdiren faltan), Tenerifek laurdenaren hasieran markagailuko aldea murrizteko egindako ahalegin guztiak bertan behera geratu ziren. Millerrek azken segundoan zona barruan saskiratzea lortu zuen, eta atsedenaldian Gernika Bizkaia 42-19 Tenerife Isla Unica.

Atsedenalditik bueltan, Mario Lopezek hasierako bostekoa berreskuratu zuen. Miller taulapean ezin hobeto zebilen, Naiara Diezek hiruko marratik min handia egiten zebilen, eta Izaskun Garciaren eta Judith Monasterioren gidaritzapean, Gernikak erraztasun handiz jokatzen zuen. Gernikarrak partiduaren jabeak ziren, ez baitzioten markagailuko aldeari murrizten utzi, partiduaren erritmoa kontrolatuz. Lehenengo sei minutuetan oso erraz jokatu zuten, 59-25, eta hogeita hamar puntuko aldea gainditzen zuten. Laurdenaren amaieran, foru hiribildukoak 63-31 aurretik.

Jadanik partidua erabakita egon arren, gernikarrek ez zioten lan egiteari utzi, eta markagailuko aldea handitzen jarraitzen zuten, defentsa lanetan lan handia eginez, eta horren ondorioz, erraztasunez kontraerasoan hainbat saskiratze erdietsiz. Lehenengo bost minutuetan Tenerifek erasotzeko arazo ugari izan zituen, Gernika Bizkaiak hamalau eta lauko partziala lortuz. Tenerifek sekulako jipoia jasotzen ari zen, baina Gernika Bizkaiak lanean jarraitzen zuen eta partiduaren amaieran, markagailuko alderik handiena lortu zuen 91-40. Honenbestez, Gernika Bizkaiak ezin hobeto hasi du aurtengo denboraldia.

EBA 

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 78 – PAS PIÉLAGOS 63

FERRER SPORT SANTA MARÍA 68 – SANTURTZI 75

ASKARTZA 60 – CAMPUS DE ÁLAVA 64