MENU
Curso Ikastaroa arbitro epaile

Epaileen Ikastaro Presentzial berria

Bizkaiko Epaile Batzordeak Epaileen Ikastaro Presentzial berria antolatzen du interesatuta dauden guztientzat. Saio teorikoak Kirol Etxean izango dira (19:00etatik 21:00etara) eta praktika, aldiz, Dustuko Polikiroldegian (18.00etatik 20:00etara). Oraindik izena emateko aukera duzu.

Guztira 8 klase egun dira, urriak 28, 29, 30 eta 31 eta azaroak 4, 5, 6, eta 7, guztira 16 ordu eginez. Ikastaroa DOHAINIK da.

Programaren egitaraua:

  • Teoria – 12 ordu – (Astelehenetik asteazkenera)
    o Joko araudia.
    o Bi epaileen mekanika.
  • Praktika – 4 ordu – (Osteguna)
    o Faltak nola seinalatu.
    o Kantxa kokapena.
    o Epaiketaren oinarrizko printzipioak.

Interesatuta daudenek, informazio gehiago jasoko dute: HEMEN KLIKATU