MENU
Balón Escolar

2013/2014 denboraldiko Eskola Kiroleko baloi ofiziala jasotzeko epea zabalik dago Gaur eta bihar jaso ahal izango dituzue

Bizkaiko Foru Aldundiari, MAX CENTER eta BBKri, nahiz Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta bere BizkaiaBasket Fundazioak euren aurrekontuetan egindako ahaleginari esker, lau baloi ofizial oparituko jakoz jardungo 2013/2014 denboraldian Eskola Kirolean parte hartzen dauan talde bakotxari.

Horrela, honako buletina betetzea eta hurrengo egunetan, urriaren 28an eta 29an, goizeko 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara bitartean Bizkaiko Saskibaloi Federaziora (Martín Barua Picaza,27-2º. solairua) etortea eskatuko geunskizue, aitatutako baloien bila.

Baloi honeek eskuratzea errazteko, Ikastetxe bakotxean ahalik eta talde gehien batzea eskatzen deutsuegu eta holan pertsona bakarrak jasoko leukez Ikastetxeari jagokozan baloiak. Baloiak puztu barik emongo jatzuez, beraz boltsaren bat ekartea gomendatzen deutsuegu.

Era berean, honegaz batera doatzuen buletina betetean, argi eta garbi zehaztu beharko da taldearen maila, maila bakotxari jagokon baloi mota banantzeko.

Kontuan hartu, denboraldi honetan eskola lehiaketen partidu ofizial guztietan, oparituko deutsuguezan baloi honeek derrigorrez erabili beharko dirala. Talderen batek arau hau beteko ez baleuke, zigorra jasoko leuke.

Zalantzak eta kontsultak hurrengo helbide elektroniko honetan: eskola@bizkaiabasket.com .