MENU

Atala: Promo

  • SELECCIONADORES-BIZKAIA-MIN
  • PANIZO-BIZKAIA-MINI
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-pan
  • CTO-E-MINI-COPAS
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-012
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-011

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Hautatzaileek txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte

Bukatu da minien lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketa eta Bizkaiak bi titulu eskuratu ditu. Gure selekzioek ez zuten partidurik galdu eta kurtso ia perfektu bati agur esan zioten, 8 titulu posibletik 6. Ibon Lopez de Letona eta Javi Garcia Panizok txapelketaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

IBON LÓPEZ DE LETONA

Txapelduna, bi garaipen bi partidutan, helburua bete duzue?

Helburu handiena neskentzat esperientzia ezinhobe bat sortzea zen, gehienentzat mota honetako lehen txapelketa zen. Helburu nagusia beraiek gozatzea zen eta uste dut lortu dugula.

Zer da Bizkaiak Txapelketa honetan hobeto egin duena?

Lehendabizi entrenatzea, gero oso ondo defendatu dute eta azkenik erasoan ausartak izan dira.

Izen propio bat nabarmenduko zenuke?

Ez, taldea bera nabarmenduko nuke.  Hilabete guzti hauek eta gero oso lan ona egin dute.

Bizkaiko Hautatzaile bezala zure lehendabiziko esperientzia izan da, Nola bizi izan duzu?

Pertsonalki gauza asko bizitakoa naiz baina esperientzia hau oso aberasgarria izan da. Umeak gustuko ditut eta Saskibaloia eta umeen arteko nahasketa hau itzela izan da.

JAVI GARCÍA PANIZO

Txapeldunak, bi garaipen bi partidutan, helburua bete duzue?

Txapeldunak izatea baino gehiago, helburu nagusia umeek gozatzea zen. Entrenatzaile desberdin bat duten guztietan bilatzen den bezala, oraingoan ere zerbait berria irakastea zen helburua.

Zer da Bizkaiak txapelketa honetan hobeto egin duena?

Kanpoko jaurtiketak egin behar zituztela ulertu zuten. Jaurtiketa egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar zituzten.

Izen propio bat nabarmenduko zenuke?

Ez, gaur Markelek partidu on bat jokatu du, atzo Unaiek ere oso ondo jokatu zuen, baina denak paretsu ibili dira. Kanpotik jaurti, baloia pasatu,baloia lurrera bota…egiten ditugun 12 mutiko ditugu eta hori asko igartzen da. Beste selekzio batzuek ezaugarri horiekin 4 edo 5 kide baino ez dituzte.

Bizkaiko hautatzaile bezala zure lehendabiziko esperientzia izan da, Nola bizi izan duzu?

Niretzat oso aberasgarria izan da. Adin honetako mutikoek kasu asko egiten dizute, badakite beraientzat ona delako esan diezula. Zutaz konfiantza osoa dute.

Gehiago
CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-CAM

EUSKADIKO MINIEN TXAPELKETA: Mutiletan ere Bizkaia nagusi

15/01/2017 • Nagusiak, Promo, Selekzioak • Views: 842

Maila honetan talde biek lortu dute garaipena, bai mutilek eta bai neskek. Bizkaiak Deban ospatutako txapelketa irabazi zuen hirugarren jardunaldian Gipuzkoari irabazi eta gero. Hirukoak eta Bizkaitarrek egindako joko alaia nahikoa izan ziren Gipuzkoari irabazteko. Amaieran 62-87. Tentsio asko izan

CTO-E-MINI-FEM-CELEBRA

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiko neskak irabazle

15/01/2017 • Berriak, Nagusiak, Promo, Selekzioak • Views: 1802

Bizkaiko mini mailako nesken selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, hirugarren jardunaldian Gipuzkoari 49-77 irabazi eta gero. Arabarren aurka jokaturiko partidua ere irabaztea lortu zuten eta horrela beste urte betez titulua lortu zuten. Hasieratik selekzio biek goialdean presionatzen

CTO-MINI-EUSK-BIZKAIA-MASC-

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaia txapelketa irabazteko pausu bakarrera

15/01/2017 • Berriak, Nagusiak, Promo, Selekzioak • Views: 357

(FOTO: Basketbasko.com) Bizkaiak larunbat honetan egin zuen debuta Euskadiko lurraldeen arteko txapelketan. Mutilek 102-69 irabazi zieten Arabari eta neskek 60-43 Arabari baita ere. Igande honetan Deban iaz lorturiko txapelketa bikoitza errepikatzeko aukera izango dute. Aurkaria, Gipuzkoa.

ESKOLA-LAGUNTZAILEA

Eskola laguntzaileak eskatzeko tresna berria

08/11/2016 • Berriak, Nagusiak, Promo • Views: 1445

Eskola mailako denboraldia hasi da eta eskola eta klub batzuk beraien partidetarako Eskola Laguntzaileak behar dituzte. Horretarako Bizkaiko Saskibaloi Federazioak tresna berri bat jarri du martxan. Eskola Laguntzaile bat behar duen ikastetxe batek, hurrengo formularioa betez egin ahal izango du

reglamento-deporte-escolar

Eskola mailako Lehiaketa Oinarriak eta Saskibaloi araudia

13/10/2016 • Federazioa, Berriak, Nagusiak, Promo • Views: 2719

Urriaren 22a, larunbata, gorriz markatuta dago eskola mailako lehiaketak egiten dituzten talde gehienentzat. Ligaren hasiera izango da.  Azken egunetan, jokoaren egutegiak argitaratzen dabiltza eta jarraian Lehiaketa oinarriak eta araudia argitaratzen dugu. Hurrengo dokumentuan Araudiarekin

BADEN-BALON-MANOS

16/17 denboraldiko Baden baloi ofizialak erosteko deskontuak

15/09/2015 • Nagusiak, Promo • Views: 4831

Talde federatu guztiek denboraldia hasi dute jada, eta eskola mailako zenbaitek entrenamenduak hasi dituzte. Beraz, jokalariak eta entrenatzaileak prest daudela, baloiak besterik ez dira falta. Informazio gehiago, hemen.