MENU

Atala: Nagusiak

GDKO-ANARES-RIOJA

RETAbet eta Lointek taldeek huts egin dute eta gainontzeko bizkaitarrek aurrera jarraitzen dute garaipenak pilatuz

Ez dute zorterik izan RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaiak eginiko irteeretan. Nahiz eta minutu luzez partiduan sartua izan, talde biek galdu egin zuten defentsan emandako erraztasunengandik.  EBAko gure ordezkariek ez zuten hutsik egin eta bai Santurtzik eta HA Zornotzak  garaipenak lortu zituzten. Garrantzitsua baita GDKO Ibaizabalek Añares taldearen aurkako derbian lortutakoa, Urretakoek kontrolpean izan zuten partidua hasieratik amaierara.

BASKONIA 94 – RETABET BILBAO BASKET 71

Irteera zaila zuen aurretik RETAbet taldeak. Buesa Arena bisitatu zuten Bilbotarrek Baskoniaren aurka jokatzeko.  Bilbao Basket ondo hasi zen, lehen laurdena 21-21 bukatuz. Atsedenaldira 43-36 iritsi ziren, izan ere etxekoek hirukoekin bete betean asmatu zuten. Bizkaitarrak partiduan sartuta jarraitu zuten hirukoekin asmatuz baina hori beltzezko gizonen bolada ona baino ez zen izan. Baskoniak bere eraginkortasuna mantendu zuen eta garaipena lortu zuen.

CAMPUS PROMETE 78 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Orain arte inoiz gertatu gabekoa jaso zen Logroñon, izan ere Entrenatzaile Bizkaitarren arteko lehia izan genuen Dia Ligako aulkietan estreinakoz. Mario Lopezenak Jorge Elorduyren taldea bisitatu zuten eta garaipena etxekoentzako izan zen. Lointekek erraztasunak eman zituen defentsan lehen zatian eta Promete kondo aprobetxatu zituen. Gernikarrak partiduan sartzea lortu zuten baina Talia Caldwell-ek ezin izan zuen Gidden-ekin. Bizkaitarrek agur esaten diote kopara sailkatzeko aukerei, lehen itzulia bukatzeko bi partiduren faltan.

GDKO IBAIZABAL 75 – AÑARES DE RIOJA 67

Euskal derbia izan genuen Urreta Kiroldegian. GDKO-k Añaren jaso zuen etxean irabazteko behar handiarekin. Bizkaitarrek ez zuten nahi sailkapenaren erdi-goiko postuak uzterik nahi eta irabazi egin zuten partidua. Josema Alcantararenek Livermore gelditzen jakin zuten, talde lanean erakustaldia emanez. Atsedenaldira 35-25 iritsi ziren. Hortik aurrera Galdakaokoek partidua kontrolpean izan zuten baina ez ziren hausteko gai izan, Lizarazu arduratu zen horretaz.

EASO LOQUILLO 85 – HA ZORNOTZA 91

HA Zornotzak zita bikoitza izan zuen zubi honetan, lehendabizi Universidad de Valladolid taldearen aurka 71-93 nagusituz. Bigarren partidua aurkari zuzena den Easo Loquilloren aurka jokatu zuten. Oso partidu gogorra izan zen, asko sufritu zuten partidua aurrera ateratzeko. Donostiarrak hobeto sartu ziren partiduan eta Mikel Garitaonandiarenak atzetik joan ziren uneoro. Zornotzak ordea partidua iraultzeko gaitasuna erakutsi zuen, partidua berdinduz eta luzapena lortuz. Momentu horretan Easok hondoa jo zuen.

VALLE DE EGÜES 62 – SANTURTZI 77

Santurtzik ere jokaturiko partidu biak irabazi zituen. Mondragon Unibertsitatearen aurka lehen laurdenetik nagusitu ziren moreak 84-73. Asteburuko jardunaldiak Valle de Egües talde gogorra bisitatu zuten. Abisatuta zeuden, beste talde askok garesti ordaindu zuten talde Nafarraren aurka erakutsitako konfiantza. Atzean serio hasi ziren Bizkaitarrak eta erasoan eginiko irakurketak bikain burutu zituzten. Hirukoetan 10/22 lortu zuen Santurtzik. Lau jokalarik +10 puntu lortu zituzten.

 

Gehiago
CE-JM-BIZKAIA-COPA

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARRROAKO TXAPELKETA: Titulua lortzetik gertu izan da Bizkaia baina Nafarroak ez dio utzi

10/12/2017 • Nagusiak • Views: 316

Asteburu honetan  Junior Mailako Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen arteko Txapelketa ospatu da Laudioko La Granja Kiroldegian. Gizonezkoen finalarekin amaitu zen asteburu hau eta Bizkaia txapelketa lortzetik oso gertu izan zen. Azkenean Bizkaitarrak bigarren postuarekin konformatu behar

CE-JF-BIZKAIA-NAV

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARRROAKO TXAPELKETA: Azken laurden bikainari esker hirugarren postua lortu dute Bizkaitarrek Nafarroari irabazita

10/12/2017 • Berriak, Nagusiak • Views: 449

Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioak hirugarren postuan bukatu Emakumezkoen Junior Mailako Euskadi eta Nafarroako Txapelketa.  David Saizen neskek azken laurden bikaina egin zuten, aurkariei geldiaraziz. 63-53ko garaipenari esker, bizkaitarrak hirugarren postuan bukatu dute Laudion ospatutako

CE-JM-ARAB-BIZK

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARRROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko mutilek sufritzen jakin dute finalera sailkatzeko (66-71)

09/12/2017 • Nagusiak, Selekzioak • Views: 619

Gizonezkoen Bizkaiko Junior mailako selekzioak 66-71 irabazi zion Arabari, finalerako txartela lortuz. Joan etorri asko izan zituen partiduak eta Bizkaitarrei asko kosta zitzaien partidua erabakita uztea, azken 24 segundoak markagailuan 66-71koarekin abiarazi zirelarik. Barneko jokalariek lan

CE-JF-ARAB-BIZK

EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiak Arabaren aurka galdu du finalerdietan eta hirugarren postuagatik borrokatuko du.

09/12/2017 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 888

Larunbat honetan hasi da Laudion ospatzen den Lurralde Selekzioen arteko Euskadi eta Nafarroako Txapelketa eta Bizkaiak 57-50 galdu du finalerdietan Arabaren aurka. Bizkaitarrak atzetik joan dira partidu osoan zehar eta eraginkortasun eza erakutsi dute. Ez dira gai izan 3-4 ekintza jarraian

BIZKAIA-JUN-MASC-ENTRENA

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NADARROAKO TXAPELKETA: Azken deialdiak eta txapelketako gida

07/12/2017 • Berriak, Nagusiak • Views: 432

Lana bukatuta, Bizkaiko hautatzaileek Lurralde Selekzioen arteko Euskadi eta Nafarroako Junior Txapelketetako azken deialdia burutu dute, aurreko deialdiekin alderatuz, inolako berritasunik gabe. Era berean, Euskal Federazioak lehiaketa gida bat burutu du. Gida honen esteka errazten dizuegu.

PRE-MINI-MASC

Bizkaiko Minien Aurre-Selekzioen Deialdiak

07/12/2017 • Nagusiak, Selekzioak • Views: 553

Bizkaiko Minien Selekzioek ez dute zubirik izango eta igande honetan lan saioa burutuko dute Deustuko La Salle Ikastetxean, Balmasedan ospatuko diren Euskadi eta Nafarroako txapelketak prestatzeko. EMAKUMEZKO MINIBASKET AURRE SELEKZIOA Bizkaiko MINIBASKET EMAKUMEZKOEN aurre-hautaketaren deialdia

JF-ESP-LS-ZST3

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Erabakita daude igoera eta maila mantentzeko kruzeak

06/12/2017 • Nagusiak, Promo • Views: 1364

Pasa den asteburuan bukatu zen Bizkaiko Liga Berezien lehen fasea. Horiez aparte, Lehen eta Bigarren mailetako lehen fasea ere bukatu zen eta sailkapen horietatik Euskal Ligara igotzea eta maila galtzea erabakiko duten kruzeak erabakita daude. Jarrian egoera zein den ikusiko dugu. GIZONEZKO

BIZKAIA-JUN-MASC-VS-GETXO

Test bikaina Gizonezkoen Junior selekzioak burutu duena, ostegun honetan azken lan saioa

06/12/2017 • Nagusiak, Selekzioak • Views: 530

Astearte honetan azken test-a burutu dute Bizkaiko Gizonezkoen Junior Mailako Selekzioak Euskadi eta Nafarroako Txapelketara begira, Getxoren aurka lagun artekoa jokatuz. Ostegunean lan saio berri bat izango dute eta larunbatean iritsiko da benetako ordua. Carlos Ballesterosen jokalariek 71-53

LV-JM-UNM-TABI-BETO

EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok Tabirakori gauzak ia ezinezko jarri dizkio

05/12/2017 • Berriak, Nagusiak • Views: 472

Bilbao Unmuno eta Tabirakoren arteko partidua nabarmendu da Euskal Ligetako azken jardunaldian. Orain atseden hartuko dute taldeek, izan ere Junior mailako Euskadiko eta Nafarroako Txapelketak ospatuko dira. Partidu horretan Bilbotarrek nagusitasun fisiko itzela erakutsi zuten, eta durangarrak 15