MENU
CM-ESP-GETXO-STZI

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Lehen itzulia bukatu ondoren, denak erabakitzeke jarraitzen du

Pasa den asteburuan eman zitzaion amaiera Bizkaiko liga Berezietako bigarren faseko lehen itzuliari. Gauza asko izan ditugu zazpi jardunaldi hauetan eta Gizonezko Juniorretan kenduta, gainontzeko multzoetan 4-5 talde daude dena irabazteko aukerekin. Partiduko jardunaldia Gizonezko Kadeteetako Getxo eta Santurtziren artekoa izan zen.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Etxeko taldeek irabazi zituzten jardunaldiko partidu guztiak. Dosa Salesianosek 66-55 irabazi zion Leioa SBT taldeari eta partidurik galdu gabe jarraitzen du. Ibaizabalek maila bikaina erakutsi zuen Berrio Otxoaren aurka 100-62 nagusituz.  La Salle berriz ere garaipenera itzuli da Unamunori erraz irabazi ondoren 89-29. Bukatzeko,Padurak 16 puntuko aldeagatik irabazi zion Leioa SBT taldeari.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Emakumezko gazte mailako A1ean Askartza  da sailkapen buruan eta etxetik kanpo irabazi zuen. Gainontzeko partiduetan etxeko taldeak nagusitu ziren. Askartzak la Salleri irabazi zion Deutsun 47-63. Getxosaskik laugarren garaipena lortu zuen lehen itzulian partidurik irabazi ez duen Dosa Salesianosen aurka 62-55. Unamunok ezustekoa eman zuen PAduran eta kantxa faktorea irabazi zuen 59-51. Bukatzeko Zornotzak 52-28 irabazi zion Mungiari.

GIZONEZKO KADETEAK

Berdintasuna izan zen nagusi gizonezko kadeteen A1ean, izan ere lau partidutatik hirutan 10 puntu baino gutxiagoko aldeak eman ziren. Escolapiosek  Tabirakori irabazi zion Landakon 76-84. Leioa SBT etxean sendo aritu zen Loiolari 58-54 irabaziz. Patronato Maristasek laugarren garaipena lortu zuen etxetik kanpo Unamunoren aurka, bigarren zatian abantaila hartuz,35-60. Geratzen den partidua Getxok eta Santurtzik jokatu zuten, zalantzarik gabe jardunaldiko partidua.

Eskuinaldekoak bolada txarrari agur esateko beharrizanarekin iristen ziren eta Santurtziarrak azken partiduan jasandako kolpeari buelta emateko gogoz.  Kanpoko taldeak eraso azkarrekin eta asmatuz hasi zuen partidua. Soroak saskian eta Villanuevak distantzia erdiko jaurtiketekin min asko egin zuten.  Moreek hasieratik 8-10 puntuko abantailak lortu zituzten, Txutxo Sanzen jokalarien garaipena zailduz. Bigarren laurdenean Calvok eta Morenok beraien erritmoa jarri zuten martxa eta atsedenaldirako abantailak handitu zituzten 24-42.

 

Etxeko taldeak bikain erreakzionatu zuen eta partidua erabaki gabe zegoela erakutsi zuten. Iñigo Nuñezen taldeak ez zuen beharrezko tentsioa erakutsi eta Sanzen jokalariak partiduan sartu ziren Allende eta erreboteetako nagusitasunari esker.Azken hamar minutuetara Santurtziarren 11 punturen aldeko markagailuarekin iritsi ziren. Partiduak bide beretik jarraitzen zuen. Momentu horretan Getxo hobeto ibili zen baina Calvok hiruko bat sartu zuen eta horrek mesede egin zien moreei. Amaieran 51-57 Santurtzi garaile.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1eko gainontzeko partiduetako ildo berdina jarraitu zen emakumezko kadeteetan. Getxok bi puntuko aldearekin irabazi zion Escolapiosi 69-71. Berrio Otxoak hirugarren postua lortu du, 5 garaipen eta hiru porrotekin Aguilas Salesianosi irabazi ondoren 45-28.Durangoko talde biek garaipena k lortu zituzten. Tabirako A ESP-k 66-31 irabazi zion Leioari eta ESP-k erraz irabazi zion Unamunori,73-31.