MENU
CARTEL-FORMACION-BB

I.RETAbet Bilbao BAsket Formakuntza Jardunaldia

RETAbet Bilbao Basket taldeak, Bilbao Basket Fundazioaren bitartez eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin elkarlanean, I. RETAbet Bilbao Basket Formakuntza Jardunaldia antolatzen du. Bertan izango da talde bilbotarraren talde teknikoa, Veljko Mrsic buru duela eta baita Jenaro Diaz entrenatzailea gonbidatu gisa.

Maila guztietako entrenatzaileak daude gonbidaturik, otsailaren 25ean 10.30 eta 19.00 bitartean, Bilbao Arenan ospatuko den zita honetara. Horrez gain, Entrenatzaile ikastaroko praktiketarako 6 ordu gehitu dira, eta bertaratutakoek teknikoekin lunch batez gozatzeko aukera izango dute, transferentzia bidez 10€ ordaindu ondoren.