MENU
IBAIZABAL-SEGLE-XXI

Estatu mailetan dabiltzan talde bizkaitar ia gehienek irabazi dute

(FOTO: CB Ibaizabal)Asteburu ona izan da orokorrean bizkaitarrentzat FEB mailetan. GDKO-k geldiezin jarraitzen du. Zortzigarren garaipena lortu dute jarraian eta sailkapeneko bigarren postuan dira. HA Zornotzak partidu erraza zeukan eta aurreikuspenak bete zituen. Santurtzik lana gogotik egin behar izan zuen Grupo de Santiago Automocion taldearen aurka gailentzeko.

FC BARCELONA LASSA 90 – RETABET BILBAO BASKET 58

Atsedenaldira arte iraun zuten beltzezko gizonek Bartzekolanekoen erritmoa. Badirudi Pesic-en ailegaerarekin Endesa Liako talde handien intentsitateari eusteko maila berreskuratu dutela. Lehen laurdena 23-14 amaitu zen. Ondoren bilbotarrek galdutakoa berreskuratu zuten, bartzelonarren huts egiteak aprobetxatuz. Bigarren zatian bi minutu nahikoak izan ziren 9-0eko partziala lortzeko. Fiba leioak eta Errege Koparen ondorioz, bilbotarrek martxora arte ez dute partidurik izango.

SEGLE XXI 51 – GDKO IBAIZABAL 64

Zortzigarren garaipena lortu du jarraian GDKO taldeak Emakumezkoen 2. Ligan eta bigarren postuan daude Celtaren atzetik. Josema Alcantararenak huts egiteekin abiatu zuten partidua, 7-0eko partziala jasanez baina Peyton eta Azkuek 3-10eko partziala lortu zuten eta atsedenaldira 27nako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian bizkaitarrak erasoan hobeto ibili ziren, bertikaltasuna handitu zuten, baloirik gabe jokatzen jakin zuten eta diferentziak handituz joan ziren. Amaieran 51-64.

ULACIA 65 – HA ZORNOTZA 89

HA Zornotzak erraz irabazi zuen mailako talde ahulen baten aurka. Dena dela Zarauztarrei errespetu handia zioten bizkaitarrek, izan ere joanekoan beraien maila norainokoa izan daitekeen erakutsi zuten.  Ohikoa den bezala, zornotzarrak bikain hasi ziren, 16-23 eta hirugarren laurdenean lorturiko 14-29ko partzialak dena erabakita utzi zuen.

SANTURTZI 69 – GRUPO DE SANTIAGO AUTOMOCIÓN 64

Ez zuen hutsik egin Santurtzik, baina lana gogotik egin behar izan zuen bere helburua lortzeko. Hirukoetan fin ibili ziren moreak eta horri esker hirugarren laurdenean abantailak ireki zituzten. Eder Chavarri bikain ibili zen hiruko lerrotik, 5/5 lortuz. 10 minuturen faltan 57-45 adierazten zuen markagailuak eta ezkerraldeko taldeak ondo kudeatu zituen abantailak inolako arazorik gabe gailentzeko.

AMFIV 55 – BIDAIDEAK BILBAO ​​68

Garaipena behar zuen Bidaideakek urte honetan izandako zorte txarrari buelta emateko. Aurkari zaila zuen horretarako, izan ere Amfiv taldea bigarren postura arte igoa zen, eraginkortasuna handia eskainiz. Bizkaitarrek ordea jokoan oreka erakutsi zuten eta horren adibide da lortutako 0-15eko partziala. Horrela bukatu zen hirugarren laurdena eta dena erabakita geratu zen.