MENU
basketvillage

Basket Village berton da, saskibaloia eta dibertsitatea RETAbet Bilbao Basket-en Fan Zonean

Datorren igandean urtarrilak 14, Basket Villagea estreinatuko da Miribillako Kantera Plazan. Hona entitate hauek dira Bilbao Basket-en Fan Zone ofizilaren babesleak: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bakuva, Retabet Bilbao Basket eta Koop SF34.

Bertan izango dira Teresa Lespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko diputatua,Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia, Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol zinegotzia, Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea eta Juan Garteiz, Bakuvako Presidentea. Koldo Mauraza presidentea eta Bilbao Basket Fundazioko presidentea den Sergio Sanchez  beltzezko gizonen ordezkari bezala joango dira.

Basket Village-ak topalekua izan nahi du. Bertan 3×3,1×1 eta bi belaunaldi torneoak jokatuko dira. Izen ematean 11:00etatik aurrera burutu ahalko dira eta horrez gain jaurtiketa libre,hiruko, trebetasun eta 500€ko saskiratzea (18 urtetik gorakoentzat) egongo dira. Jatekoa, edatekoa,opariak eta saskibaloi asko izango dira. Oparien artean, Bilbao basket ikusteko sarrerak, Gran Bilbao Hotelean gau bat pasatzea, kirol materiala,Bilbao Basketeko jokalariek sinaturiko baloiak…etab izango dira.

Espezien merkatuaren aldamenean ospatuko den tolerantzia eta dibertsitate espazioa dugu.  Merkatu hau pasa den irailean hasi zen eta munduko alde ezberdinetako gastronomia probatzeko aukera ematen die bertaratutakoei. Puntu gastronomiko honek San Frantzisko auzoko familia eta emakumeen espazioa aldarrikatu nahi du.

RETAbet taldeak etxean partidu bat jokatzen duen asteburu bakoitzean antolatuko dugu Fan Zonea eta lehiaketen irabazle bakoitza final handirako sailkatuko da. Informazio gehiago Facebook eta instagramen.

PROGRAMA:

  • 11 etan: Zaletu eta peñei harrera
  • 11,10 etan: Milioiaren saskiratzea eta Bilbao Basket vs Divina Seguros Juventut partidurako sarreren zozketa
  • 11,45 etan: Hasiera ekitaldia (peñak eta agintariak)
  • 12,15 etan: Goizeko ikastaroak: Jaurtiketa libreak, hirukoak eta trebetasun probak
  • 14,45 etan: Arratsaldeko lehiaketak: Milloiaren saskiratzea, Jaurtiketa libreak, hirukoak,trebetasun probak, milioiaren saskiratzea
  • 17,30 etan: Sari banaketa
  • 18 etan: Jardunaldiaren amaiera