MENU
UNAMUNO-JF

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Bigarren fasea martxan da

Pasa den asteburuan hasi zen Bizkaiko Liga Berezien bigarren fasea,  Zortziko Finalerako sailkatze fasea eta Bizkaiko Titulua lortzeko Lauko Finalaren aurreko pausua hain zuzen. Hona hemen lehen jardunaldiko laburpena.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bigarren faseko A1 multzoa ezusteko eta emozio gutxirekin abiarazi zen. Unamunok  48-61 irabazi zion Berrio Otxoari. Euskal Ligako kruzeeako finalista izan zen La Sallek 50-71 irabazi zuen Kandelazubietan. Leioa1 igo berriak 49-75 galdu zuen etxean Dosa Salesianos-en aurka. Azkenik, Ibaizabalek78-55 irabazi zion,denboraldi osoan bi partidu baino galdu ez dituen Padurari.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gazte mailako A1 multzo honetan bi partidu baino genituen izan. Mungiak etxetik kanpo irabazi zion Dosa Salesianos taldeari. Beste partidua Getxo eta Unamunoren artekoa izan zen. Eskuinaldekoek partidu serioa jokatu zuten etxean eta garaipena lortu zuten 44-37.

GIZONEZKO KADETEAK

A1eko gizonezko kadeteek beraien partidu guztiak jokatu zituzten.  Igo berria den Escolapiosek 77-64 irabazi zion Patronato Maristas-i Moyuan. Santurtzik 59-44 irabazi zuen. Moreek partidu nahiko erosoa izan zuten. Loiola Indautxuk sorpresa eman zuen  Getxoren aurka 70-66 irabaziz. Azkenik Leioa eta Tabirakoren artekoa 63-66 bukatu zen, Kandelakoak nagusi.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emakumezko kadeteetan soilik Aguilas Salesianosek lortu zuen etxeko partidua irabaztea. Deustukoek 41-32 irabazi zioten Unamunori. Tabirako Baqueren bi taldeek beraien partiduak irabazi zituzten. Tabirako Baque A-k puntu bakarrarengatik irabazi zuen Santutxun. Beste taldeak  nagusitasunez irabazi zion Getxosaskiri 36-74. Leioa eta Escolapiosen arteko urtarrilaren 21ean jokatuko da.