MENU
GDKO-JOVENTUT

GDKO-k Fase postuetan amaitu du lehen itzulia eta Lointek play-off postuetan sartu da

(FOTO: CB Ibaizabal)

2018a martxan da eta FEB eta Endesa Ligako gure taldeak beraien lehiaketen erdian daude. GDKO Ibaizabal taldeak Juventut Les Corts taldeari irabazi zion eta lehen itzulia hirugarren postuan bukatu dute, LF-ko igoera faserako hautagai sendo bezala. Dia Ligako ekuatorea pasa duen beste taldeetariko bat Lointek Gernika Bizkaia dugu, 4 garaipen jarraian lortu dituelarik. Bosgarren postuan aurkitzen dira Gernikarrak eta tituluarengatik borrokan sartu dira. EBA-n HA Zornotzak lidertzan jarraitzen du eta Santurtzik atzera egin du sailkapenean Gallofaren aurka galdu ondoren. RETAbet taldeak galdu egin zuen Herbalife-n aurka Kanarietan jokaturiko partiduan.

HERBALIFE GRAN CANARIA 90 – RETABET BILBAO BASKET 85

RETAbet taldeak erakutsita hobekuntzak ez du jarraitasunik izan emaitzei dagokionez. Bilbotarrak iniziatiba hartu zuten, Devin Thomas nagusi zelarik eta 16-24 aurretik izan ziren. Kanariarrek hirukoekin asmatu zuten eta atsedenaldira aurretik iritsi ziren 40-38. Hortik aurrera ez zen talde nagusi bat izan eta 78-78ko berdinketa etxekoen hirukoei esker hautsi zen.

QUESOS EL PASTOR 77 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 88

2018. urtea 2017ª bukatu bezala abiarazi dute Gernikarrek, irabaziz. Laugarren garaipena jarraian, horietatik hiru etxetik kanpo. Bosgarren postuan daude sailkapenean. Zamorakoek ezin izan zuten Gernikarren eraso erritmoa jarraitu. Maria Pina bikain aritu zen hirukoekin, Alstonek partidua desorekatu zuen eta Caldwell nagusi zen saskiaren azpian. Lointek-ek dozenatik gorako abantailak lortu zituen eta garaipena ez zuen arriskuan izan.

GDKO IBAIZABAL 73 – JOVENTUT LES CORTS 62

FL2ko azken jardunaldian Juventut Les Corts taldeari irabazi diote Galdakaokoek. Hirugarren postuan dira, 9 garaipen eta 4 porrotekin. Aros eta Cortegada taldeekin berdinduta daude. Defentsa bikaina erakutsi zuten eta Mari España gelditu ezinik ibili ziren kataluniarrak.

ORDIZIA BASOA BANAKETAK 69 – HA ZORNOTZA 87

Mugimendu asko izan dira HA Zornotzan opor egun hauetan. Jokalari batzuk irten dira eta Ander Garcia eta Myck Kabongo iritsi dira. Ordiziaren aurkakoan Gipuzkoarrak aurretik jarri ziren 24-19 , Asier de la Iglesiak EBA-ko MVP-a dela erakustarazi zuelarik. Zornotzarrek ondo erantzun zuten, defentsan asko hobetu zuten eta erdiko bi laurdenetan 22-49ko partziala lortu zuten, garaipena Zornotzara ekarriz.

GALLOFA 67  – CB SANTURTZI SK 64

Santurtzik ezin izan zion aurkari zuzen bati irabazi Santanderren.0-10eko partziala lortu bazuten ere, ez zen nahikoa izan. 16-27koaren ondoren Kantabriarrak hirukoekin asmatzen hasi ziren, 29na berdinduz. Atsedenaldira 33-38 iritsi ziren. Bigarren zatia 9-0eko partzial batekin hasi ziren eta Santurtziarrak Davie Champagnie eta David Garcia Peñari gelditu ezinik ibili ziren (57-51,30.min). Hiruko biren ondoren partidua berdindu egin zen eta azken bi minutuetara Santurtziarrak aurretik iritsi ziren,61-63. Orduan iritsi ziren Garcia eta Izquierdo etxekoen bi hiruko.Kantabrian geratu zen garaipena.