MENU
  • LV-JM-UNM-TABI-BETO
  • LV-JM-UNM-TABI-6
  • LV-JM-UNM-TABI-0
  • LV-JM-UNM-TABI-5
  • LV-JM-UNM-TABI-4
  • LV-JM-UNM-TABI-3
  • LV-JM-UNM-TABI-1
  • LV-JM-UNM-TABI-2
  • LV-JM-UNM-TABI-
  • LV-JM-UNM-TABI-BETO
  • LV-CM-UNM.BASKO-IZ

EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok Tabirakori gauzak ia ezinezko jarri dizkio

Bilbao Unmuno eta Tabirakoren arteko partidua nabarmendu da Euskal Ligetako azken jardunaldian. Orain atseden hartuko dute taldeek, izan ere Junior mailako Euskadiko eta Nafarroako Txapelketak ospatuko dira. Partidu horretan Bilbotarrek nagusitasun fisiko itzela erakutsi zuten, eta durangarrak 15 minutu baino ez zuten iraun partiduan sartuta. GetxoSaskik ere pausu garrantzitsua eman zuen goiko multzoan egoteko. Loiolako kadeteak ere postu onean kokatu dira. Emakumezko Kadeteetan La Sallek oso zaila du A1erako sailkatzea eta Tabirako Juniorrek ezinezko.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Zorrotzan jokatu zen bizkaitarrontzako interes handiena piztu zuen partidua.  Tabirako Baqué eta Bilbao Unamunok A1era sailkatzeko aukera matematikoak aprobetxatu nahi zituzten.

Hasieran Unamuno 10-2 jarri zen aurretik, defentsan oso oldarkor aritu zirelarik. Aranzabal gabe  Durangarrak ez ziren baloiak sartzeko gai ikusten eta etxekoek 20-8ko abantaila lortu zuten 6.minuturako.Anton Valverde zen gehien ahalegintzen zena Tabirakotik baina taldekideek ez zioten laguntzen.  Bitartean Unamuno eroso zebilen erasoan. Lehen laurdena 23-11 bukatu zen.

5 minututan durangarrek 0-7ko partziala lortu zuten eta Bilbotarrek ez zuten asmatzen 823-18). Hortik aurrera jokoan parekotasuna nagusitu zen, atsedenaldian 42-30.

Aldageletatik pasa ondoren, Alonso eta Elizagarai 21-5ekoa lortu zuten, Tabirakoren aukera guztiekin bukatuz. Porrot honekin Durangarrak gelditzen zaizkien hiru partiduak irabazi behar dituzte eta bere helburu berdinekin dauden talde guztiek beraien partiduak galdu, A1era sailkatzeko aukerak izateko.

GetxoSaskik garaipen garrantzitsua lortu zuen A1erako arerio zuzen baten aurka. Bigarren zatian nabarmendu ziren getxotarrak. Amaieran (54-71).

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Jardunaldi positiboa izan du Loiola Indautxuk, izan ere 66-64 irabazi dio Aranur taldeari. Emaitza horrekin matematikoki A1ean dago Gernikarekin batera. Gernikarrek 59-55 galdu zuten Electro Alavesa Araskiren aurka. A2-an zihurtatuta dagoen taldea Tabirako Baqué da, 49-60 galdu zuelarik Asador 10 taldearen aurka.

GIZONEZKO KADETEAK

Bilbao Unamunok zalantza guztiak argitu zituen Fundación Izagabe taldeari 86-44 irabazi ondoren. Barandallak bere taldeko lehen 23 puntutatik 14 sartu zituen, 23-12 lehen laurdenean. Aldeak igotzen joan ziren eta atsedenaldira 42-15 iritsi ziren. Partidua behin betiko hautsi beharra zegoen eta Unamunok aldeak 25 punturaino igo zituen eta amaieran 83-44.

Bilbotarrak hirugarrenak dira 6 punturekin, Loiola Indautxuk baino bat gehiago. Loiolak 45-79 irabazi zion.  Indautxukoek A1erako sailkapena ziurtatzeko aukera dute datorren jardunaldian ZAST taldearen aurka.

Limpiezas Al Garbik 75-55 galdu zuen Zarautzen aurka.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Loiola Indautxu eta Gernika A1ean daude edozertarako gai direla erakutsiz, are gehiago Movilteck (78-49) eta Kirolak Araba (59-36) taldeen aurka urrenez uren. Ia ziur A2an egongo dena La Salle Bilbao da, baina nahiz eta liderrarena urka 87-39 galdu, oraindik bosgarren postuan lortzeko aukerekin da, baina horretarako 3 partiduak irabazi eta ISB eta Araski-Oraintxe beraienak galdu behar dituzte. Zail daukate sailkapena.