MENU
  • CE-MM-FINAL010
  • CE-MM-FINAL9
  • CE-MM-FINAL6
  • CE-MM-FINAL5
  • CE-MM-FINAL3
  • CE-MM-FINAL2
  • CE-MM-FINAL
  • BIZKAIA-MINI-MASC-SUBCAM

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaitarrak azpi-txapeldun (51-67)

Bigarren postuarekin konformatu behar izan dute Bizkaitarrek Balmasedako Errotarena Kiroldegian ospatutako Euskadi eta Nafarroako Txapelketan. Gipuzkoaren aurka jokatu zuten finala, finalerdietan Nafarroari irabazi ondoren. Bizkaitarrak partiduan sartuta egon ziren uneoro baina ez zen nahikoa izan (51-67).

Hasieratik Gipuzkoarrak hobeto sartu ziren partiduan, bizkaitarrek huts egiteak egin zituzten eta aurkariek ondo aprobetxatu zituzten. Aitzol Etxeberria ets Pello Odriozola izan ziren urdinen jokalari nagusiak. Hasi eta gutxira Jokin Kamiruaga entrenatzailea hutsartea eskatu behar izan zuen baina ez zen nahikoa izan aldeak murrizteko. Lehen zatia 7-16 bukatu zen. Bigarren zatian parekotasuna izan zen nagusi, 4-3. Atsedenaldiaren aurretik Gipuzkoarrak partidua apurtzea lortu zuten 4-18ko partzial bati esker eta 22 puntuko aldearekin joan ziren aldageletara, 15-37.

Jokin Kamiruagarenak hobeto sartu ziren atsedena eta gero. Ekain Puentek bere maila erakutsi zuen, 8 puntu jarraian lortuz. Zati honen bukaeran 20 puntura zauden Bizkaitarrak (27-47).  Hurrengo zatian ere bizkaitarrak nagusi izan ziren eta azken 8 minutuetarako 36-53 jarri ziren.

Kamiruagarenek partidua iraultzea posible ikusten zuten 13 puntura jarri zirenean (40-53). Baina momentu horretan egindako hutsegiteek, etxekoen aukera apurrak zapuztu zituzten. Amaieran 51-67 Gipuzkoa nagusi.

Estatistikak