MENU
solidaria

VIII. BIZKAIABASKET FUNDAZIOKO AFARI SOLIDARIOA

Azaroaren 17an, ostirala, 21:30etatik aurrera BIZKAIABASKET FUNDAZIOAREN AFARI SOLIDARIOA ospatuko da Iberdrola Dorreko Jatetxean. Afari honek  Beningo Errepublikako umeekin hasitako lanarekin jarraitzen lagunduko digu, “Benin-erako baloiak” Ekimen solidarioaren barruan.

Afarian zehar, urteroko SASKI SARIAK banatuko ditugu, edizio honetan Bizkaiko Saskibaloi Arbitroei zuzenduak egongo direlarik.
LOGO SASKI SARIA

2017ko Saski Saria jasoko duten epaileak honako hauek izango dira:

JUAN LÓPEZ VICENTE
EUSTAQUIO FERNÁNDEZ
JOSÉ RAMÓN VIRUETE
ARTURO AGUADO
FRANCISCO JOSÉ DE LA MAZA
JUAN CARLOS GARCÍA Y
JOSÉ ÁNGEL DE LA IGLESIA (mahaiko laguntzaileen eskutik).

Etor zaitez saskibaloi jardunaldi on bat pasatzera lagun eta zaletuekin. Etortzea ezinezkoa bazaizu, 0 lerroaren bitartez laguntzea posible izango duzu, zerga onura bat suposatuko dizularik.

Diru sarrerak burutzeko kontu zenbakia ondorengoa izango da: 2095 0350 4191 1321 0121 (BBK-Kutxabank). Behin diru-sarrera burutu ondoren, diru-sarrera burutzen duen  pertsonaren izena jartzea eskatzen dizuegu, bestela, Fundaziora email bat bidal dezakezue.fundacion@bizkaiabasket.com


invitacion 2017CASTtr

invitacion 2017EUSKtr