MENU
taller-aveb-tecnologias

TAILERRA: “Saskibaloi entrenatzaile bati aplikagarriak diren teknologia berriak, erramintak eta baliabideak”

Datorren Abenduaren 23an Entrenatzaileen Euskal Elkarteak, Salleko Saskibaloi Taldeak, Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxea, Euskadiko Saskibaloi Federazioa eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin batera, saskibaloi entrenatzaileek beraien lanak burutzeko gaur egun erabilgarri dauden erreminta teknologikoak ezagutzeko tailer bat antolatu du. Tailer hori Oscar de Paulak emango du.

Tailerra bukatzean, parte hartu duten entrenatzaileek gutxieneko maila teknologiko bat izatea da helburua, horrela bere zereginak ahalik eta hobetoen burutzeko:

 

  • Kudeaketa eta komunikazio erremintak planteatzea eta exekutatzea.
  • Saskibaloiaren gaineko baliabide teknologikoak sortzea eta planteatzea.
  • “Esperientzia gogoangarrien” exekuzioa baieztatzen duten ikusmen pentsaerako oinarrizko arauak ulertzea.
  • Saskibaloiarekin zerikusia duen proiektu berritzaile bat zuzentzea eta helburu horiek lortzeko baliabide teknologikoak erabiltzea.
  • Erreminta ezberdinak erabiliz klubeko masa sozialaren parte-hartzea eta inplikazioa handitzea.
  • Existitzen den klub bateko aldaketa zuzentzea eta barriztea.

 Ikasketa Plana

  • 1. Moduloa Kudeaketa eta Komunikazioa.
  • 2. Moduloa Eduki teknikoa.
  • 3. Modulua Grabaketa.
  • 4. Modulua My Reality.

Ordutegiak

  • 10:30/11:00 H – Akreditazioa eta dokumentazio ematea.
  • 11:00/14:00 H – Tailerra goizez.
  • 14:00/16:00 H – Jateko geldialdia.
  • 16:00/19:00 H – Tailerra arratsaldez.
  • 19:00 H – Tailerraren bukaera.

Izen ematea dohainekoa da, gehienez 80 plaza izango dira eta email bat bidali beharko da aveb@aveb.com helbidera Izen Abizenak, Telefonoa, Kluba edo Ikastetxea eta herria adieraziz. Pausu hau plaza gordetzeko ezinbestekoa izango da.Tailerrera Ordenagailu mugikorra eta Tableta edo Mugikorra eraman beharko dira Kantxarako. Tailer honek 6 ordu batuko ditu entrenatzaile ikastaroetarako.

Informazio gehiago: Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartea (AVEB) www.aveb.com  aveb@aveb.com eta teléfono honetan: 94 459 72 21.