MENU
JM-ESPECIAL

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Azken jardunaldiko matematikak

Kasu batzuetan dena erabaki dago. Badakigu Euskal Ligetako Kruzeetako taldeak maila mantentzeko borrokatuko diren taldeak edota jaitsiera ziurtatua duten taldeak zeintzuk izango diren, baina oraindik zenbait gauza erabakitzeko geratzen dira Kadete eta Junior mailetako Bizkaiko Liga Berezietan.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan, Padura liderrak  Euskal Ligako sailkapen kruzeetarako sailkapena ziurtatu zuen, lehen postuarekin, Santurtziri 50-22 irabazita. Dosa Saleasianosek erraz irabazi zion Mungiari 71-45 eta kruzeetako bosgarren postua Unamunorekin jokatuko du hurrengo jardunaldian. Urdinek 42-50 irabazi zioten Berrio Otxoari. Barakaldarrek 25 puntuko koltxoia dute averagean eta Unamunoren aurretik geratuz gero kruzeetan parte-hartzea ziurtatua izango dute. Multzo honetan gauza asko gerta daitezke oraindik.

B multzoan Loiolak arazorik gabe irabazi zion Ibaizabal-i 98-60 eta Unamuno eta Dosa Salesianos partiduko garailearen aurka jokatuko du. La Sallek bigarren postua ziurtatua izango du eta Paduraren aurkaria izango da igoerako kruzeetan Asakartzari 30-60 irabazi ondoren. Azkenik Leioak 70-45 irabazi zion Zornotzari. Leioa eta Ibaizabalek bigarren faserako sailkapena izango dute jokoan A1ean.

 

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan La Sallek Dosa Salesianosi irabazi zion 19-62 eta Zornotzaren aurkako partiduan erabakiko du kruzeetara sailkatzeko lehen postua lortzen duen ala ez. Amorebietakoek 46-41 irabazi zioten Mungiari. Dosa Salesianosek A1en jokatzeko kruzeak jokatuko ditu eta Escolapiosek A2an jokatuko du azken postuan dagoen Laurori 48-41 irabazi ondoren.

B multzoan Leioak 43-57 irabazi zion Unamuno liderrari eta kruzeetarako sailkapena asko zaildu zuen. La Salle Ibaizabal baino gehiago izan zen eta berriz ere sailkapenaren buruan dago. Unamunok Getxoren aurka jokatuko du sailkapena. Getxotarrek Askartzaren arteko jardunaldi honetako partidua atzeratu egin zuten.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan Zornotzak faborito papera berretsi zuen eta Euskal Ligarako igoera kruzeetara begira da partidu guztiak irabazi ondoren. Loyolari 28-75 irabazi zion. Getxosaskik ere kruzeetarako sailkapena ziurtatu du Maristaseko frontoian 44-84 irabazita. Azkenik Unamunok bigarren garaipena lortu zuen azken postuan dagoen La Salle Bilbaoren aurka.

B multzoan sailkapenak azken jardunaldian erabakiko dira. Azken jardunaldian Santurtzik Tabirakori irabazten badio bigarren sailkatu bezala jokatuko ditu kruzeak. Azken jardunaldian 105-36 irabazi zuen. Leioak 19-88 irabazi zuen Berrio Otxoan eta Paules Tabirako baino askoz gehiago izan zen Bagatzan 98-35. Kandelazubietan jokatuko den Leioa eta Paules taldeen arteko lehian erabakiko da kruzeek nortzuk jokatuko dituzten, Santurtzik partidua irabaziz gero.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan Escolapios eta Tabirako Baqué  taldeek azken jardunaldian erabakiko dute zeinentzako izango den lehen eta bigarren postua. Talde biek inolako  arazorik gabe irabazi zituzten beraien partiduak (48-57 eta 73-56) eta Gernikak Aguilas Salesianos taldeari irabazi zion Malosten jokatutako partidu berdinduan.  Aguilasek Unamunoren aurka jokatuko du A2rako sailkatze partidua, talde biak garaipen kopuru berdina dute.

B multzoan Berrio Otxoak Paules taldeari irabazi zion etxean. Tabirakok sailkapenaren goiko postuetan jarraitzen du etxetik kanpo Getxori irabazi ondoren. Askartzak bere partidua atzeratu zuen eta ez zuen jokatu baina geratzen zaizkion bi partiduak irabazita sailkapeneko lehen postua ziurtatua izango du, A multzoko Escolapios eta Tabirakoren arteko partiduaren zain.