MENU
LEIRE-VINDELL

Leire Vindell Emakumezkoen 16 urtez azpiko selekziorako deitua

Espainiako Saskibaloi Federazioak, formazio selekzioetako deialdien berri eman du eta bertan dago Loiola Indautxuko Leire Vindell Joko Antolatzailea.

Jokalari Bilbotarra FEB-ko teknikoek aukeratutako 13 jokalarien artean aurkitzen da eta Zamoran, Abenduaren 7tik 9ra ospatuko den Juan de Mena Memorialean hartuko du parte Isaac Fernandezen agindupean. Egonaldi honetan Espainiak Gaztela-Leon, Turkia eta Italiaren aurka jokatuko du, Leire Vindell-ek Espainiako Selekzioarekin debuta egin ahal duelarik.

VIndell-ek uda honetan Lituanian ospatuko den 16 urtez Azpiko Europako Txapelketan hartzeko borrokan jarraituko du.