MENU
PIN-FINALES-7

Zabaldu da UGP txapelketan izena emateko epea

Aurreko urteetan egin bezala, BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAK “XLVII. GABONETAKO TORNEOA-G.U.P P.I.N 2017/18” “GABONETAKO B.E.C. 2017/18 TORNEOA” antolatzen du Bilbao Exhibition Center-en (B.E.C). Hona hemen izena eman nahi duten guztientzako interesgarria izan daitezkeen puntu batzuk:

• IZEN EMATE DATEA: 2017ko Azaroaren 14tik aurrera
• IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Abenduak14 OSTEGUNA 19:00etan.

Izen Emate Orria

Bete izen emate orria, dagokion mailaren arabera. Parte-hartzaileen zerrendarekin batera, 40,00€ erantsi beharko dira talde bakoitzeko, (40,00€ horietatik 20,00€ Torneoa bukatzerakoan itzuliko dira, programatutako partidu GUZTIETAN parte hartzeko eta aurkezpen arauak betetzen diren). AURRETIK ANTOLAKUNTZARI TALDEEN ERAKETAN EGONDAKO ALDAKETAREN BAT ABUSITAUKO EZ BALITZAIO, ez dira 20€ak itzuliko. Kasu horretan, jokaturik partidu guztiak 0-20 emaitzarekin galdutzat emango dira (Lehiaketa OSOAN aurretik izena emandako pertsonak izan beharko dira parte hartzen dutenak.)

ADINAK ETA MAILAK

Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusirik, 150 talde baino gehiago izan ziren pasa den urtean, 3x3 lehiaketa modelo berdina mantenduko dugu, hurrengo mailetan banaturik:

• Gizonezkoen Minibasket: 2006/2007 urteetan jaioak
• Emakumezkoen Minibasket: 2006/2007 urteetan jaioak
• Gizonezkoen Pre-minibasket: 2008/2009 urteetan jaioak
• Emakumezkoen Pre-minibasket: 2008/2009 urteetan jaioak
• BASKET ESKOLAK, 2010/2011 urteetan jaioak

Bizkaiko saskibaloi federazioak antolatutako eskola mailako lehiaketaren batean parte hartzen duten jokalariek, eskola kiroleko lizentziak aurkeztu beharko dituzte, antolakuntzak horrela eskatuz gero.

Torneo honetan izena emateak, jokalariek, laguntzaileek eta entrenatzaileek sartzeko erabiliko dituzten gonbidapenak izatea dakar. Talde bakoitzak gehienez 10 gonbidapen izango ditu. BEC-eko gerentziaren eskariz, DENOK BATERA sartu beharko gara eraikinera, BEHIN SARRERA BALIOZTUTA, EZINGO DA BERRIZ ERE BALIOZTATU.

Egutegiak burutzean, www.bizkaiabasket.com helbidean argitaratuko dira. Sailkapenak eta argazkiak @icamarero71 twitter kontuan ikusi ahalko dira ZUZENEAN.

GABONETAKO UMEEN PARKERA sartzeko paseak Abenduaren 21, Osteguna (egun osoan)eta 22an, ostirala (goizez) Bilboko Martin Barua Picaza kaleko 27.zenbakiko 2.solairuan kokatuta dagoen Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren egoitzan, jendaurreko arreta ordutegian, goizetan 10:00etatik-13:00etara eta arratsaldez 14:00etatik 19:00etara.

Torneoari dagokionez, aurre-fasea 2 egunetan jarraian ospatuko da, goizez (11:15etatik-14:30etara) edo arratsaldez (15:00etatik-19:30etara).
Aurre-faseak jokatzeko aurreikusitako datak hauek dira: Abenduak 22 (ARRATSALDEZ),23 (GOIZ ETA ARRATSALDEZ), 24 GOIZEZ),26,27,28,29,30 (GOIZ ETA ARRATSALDEZ) eta 31 (GOIZEZ) eta 2018ko Urtarrilak 2,3,4 (GOIZ ETA ARRATSALDEZ) eta 5 (GOIZEZ). (Data hauek talde eta multzo kopuruaren arabera baieztatuko dira).

Finalerdiak eta finalak honela jokatuko dira:
- Premini y eskolak: Urtarrilak 4 (ARRATSALDEZ)
- Mini: Urtarrilak 5 (GOIZEZ)

Egutegia burutu aurretik,ordutegiari dagokion bateraezintasunen bat izango balitz, email bidez icamarero@bizkaiabasket.com helbidean jakinaraztea eskatzen dizuegu, berau ikusi eta aldaketa posibleren bat proposatzeko.