MENU
  • DE LA MAZA Y MENDIA_result
  • JUAN CARLOS GARCIA Y MONGE._result
  • LOS ARBITROS GALARDONADOS_result

BizkaiaBasket Fundazioaren afari solidarioaren eta Saski Sarien edizio berri bat ospatu da

Pasa den ostiralean, azaroak 17,”Benin-erako baloiak” egitasmoaren aldeko 8. Afari solidarioa ospatu zen Iberdrola Dorreko Jatetxean. Ekitaldi horretan 2017.urteko Saski Sariak eman ziren, aurtengoan Bizkaiko Arbitroen Elkargoko kideei zuzendu zitzaielarik. Honako hauek izan ziren epaile sarituak:

JUAN LÓPEZ VICENTE,
EUSTAQUIO FERNÁNDEZ,
JOSE RAMON VIRUETE,
ARTURO AGUADO,
FRANCISCO JOSE DE LA MAZA
JUAN CARLOS GARCÍA

Era berean, JOSE ANGEL DE LA IGLESIA mahaiko laguntzaile beteranoari ere oroigarri bat eman zitzaion,

Giro goxoa izan genuen eta bertaratutako guztiek beraien poztasuna adierazi zuten Benin-en bosgarren saskibaloi kantxa eraikiko dela jakinarazi zutenean. Kantxa hau Wenou-n eraikiko da. Eskerrik asko guztioi!