MENU
BALON-ESCOLAR

2017/2018 denboraldirako “Eskola baloi ofiziala”

Bizkaiko Foru aldundiari esker, KUTXABANK enpresei esker eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta beroren Bizkaiabasket Fundazioak egindako aurrekontu-ahaleginari esker,2017/2018 denboraldiko Eskola Kiroleko talde bakoitzari baloi ofizial bate mango zaio.

Honekin, erantsita bidaltzen dizuegun buletina betetzea eta berarekin, Bilboko Martin Barua Picaza Kaleko 27. Zenbakiko 2.solairuan kokatuta dagoen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko bulegoetatik pasatzea eskatzen dizuegu. Horrela Azaroaren 15 eta 16 bitartean 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:30etara baloia hartu ahalko dituzue.

Baloien ematea errazagoa egiteko, entitate bakoitzeko talde guztiak eskaera bakarrean islatzea eskatzen dizuegu, entitate osoko baloiak pertsona batek batuz. Baloiak puztu gabe emango dira, poltsa bat ekartze gomendatzen da.

Halaber, erantsita bidaltzen dugun buletina betetzerako orduan, taldearen mailak argi eta garbi agertu beharko dira, horrela baloi egokiak eman ahal izateko.

Gogorarazten dizuegu derrigorrezkoa izango dela Eskola Kiroleko partida ofizial guztietan baloi hauek erabiltzea, arau-haustea egiten duten taldeak zigortuak izango direlarik.

Besterik gabe, zuen esanetara gaude eskola@bizkaiabasket.com helbidean.