MENU
  • REUNION-ESKOLA-MESA
  • REUNION-ESKOLA-ALZOLA
  • REUNION-ESKOLA-GENERAL
  • REUNION-ESKOLA-GRADA
  • REUNION-ESKOLA-ROPA2
  • REUNION-ESKOLA-SUDADERA
  • REUNION-ESKOLA-MIKEL
  • REUNION-ESKOLA-PILI

XVI Eskola Laguntzaile Programa aurkeztu da inoiz baino parte-hartzaile gehiagorekin

Astearte honetan, Eskola Laguntzaileen Programan izena eman duten 888 Eskola Laguntzaileak Miribillako Bizkaia Frontoian izan dira. Partaidetzari dagokionez aurreko 15 edizioetan zenbateko gainditu da, iazko denboraldian baino 34 laguntzaile gehiago izango direlarik.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Eskola Laguntzaile Programako arduradunek, Koldo Mendia Presidentea buru izan zutelarik, hamaseigarren edizioa aurkeztu zuten, programa honi esker Bizkaian ospatuko diren eskolarteko partidu guztietan arbitroak izango direlarik. 888 Eskola Laguntzaileetatik 323-k aurrenekoz parte hartuko dute. Aipatzekoa da, programa honen lehendabiziko edizioan parte hartu zuten 22 pertsonek denboraldi honetan ere berritu egin dutela.

Mikel Arpón, Pili Pérez, Jesús Ituiño eta Andoni Barrenetxeak,  Eskola Laguntzaileek egin beharreko ekintzak azaldu dituzte, denboraldi honetako berritasunak aipatuz eta aurreko denboraldietan ezarri diren alde garrantzitsuenak adieraziz. Azaldutako gaien artean izan ziren besteak beste: zer egin talde bat 8 kirolari baino gutxiagorekin aurkezten denean, beti ere partidua hasi aurretik emaitza adosten bada edo ez; Denboraldi honetan, errendimendu mailan edozein defentsa onartzen dela; Parte-hartzean ez dela eremuko defentsa onartzen baina bai defentsa laguntza, 2x1….

Berrikuntza guztiak eta arauak ezagutzeko, Eskola Laguntzaileek beraien funtzioak burutzeko materiala jaso dute, bertan Arautegia zehatz bat aurkitu dutelarik. Ekitaldi amaieran partiduetan eraman beharko duten izerditako ofiziala jaso dute.

Era berean, Alzola Bizkaiko Eskolarteko Saskibaloiaren babesle eta hornitzaile ofiziala dela gogorarazten dizuegu, hori dela eta, ekitaldi honetan izan da.