MENU
REUNION-ESKOLA-SUDADERA

Eskola Laguntzaileen formakuntza jardunaldiak hasi dira

Pasa den denboraldian gertatu zen bezala, aurten ere Bizkaiko Saskibaloi Federazioak , programan izena aurten eman duten Eskola Laguntzaileei zuzendutako formakuntza jardunaldiak antolatu ditu. Bilerak eremuka antolatuko dira, desplazamendu luzeak ekiditeko. Denboraldian zehar hautetariko batean parte-hartzea derrigorrezkoa izango da.

Hilero bilera bat ospatuko da Bizkaiko eremu ezberdinetan, guztiak hilabete bukaeran. Lehendabizikoa Bilboko Kirol Etxean ospatuko da, Urriaren 31n.

Eskola laguntzaileek hurrengo formularioa bete beharko dute izena emateko. Egin Klik HEMEN.