MENU
kiko-de-la-maza

Kiko de la Maza, Espainiako Saskibaloi Federazioko Arbitroen Ataleko Organigrama Teknikoan

Espainiako saskibaloiko mailarik gorenean 800 partidu baino gehiago zuzendu ondoren eta ACBko Arbitroen Batzorde Teknikoko kide izan ondoren, Espainiako Saskibaloi Federazioko Arbitroen Ataleko Organigrama Teknikoaren parte izango da Kiko de la Maza arbitro Bizkaitarra.

Kantxetatik agur esan eta bost urte pasa direnean, Kiko de la Maza Espainiako Saskibaloi Federazioko Organigrama Teknikoko kidea izango da, Miguel Angel Palenzuelarekin batera. Arbitroen Zuzendari Teknikoa eta arbitroen 1 eta 2 multzoko arduraduna Xavier Amorós izango da.