MENU
EBA-EK-STZI-ORDIZIA

Santurtzik garaipenarekin abiarazi du Euskal Kopa

(ARGAZKIA: Basketbasko)

Asteburu honetan abiarazi dute Euskal Kopa EBAko taldeek. Santurtzi talde bizkaitarrak garaipena lortu du 63-66 Ordiziaren aurka. Larunbatean ospatuko den  bigarren jardunaldi honetan moreek atseden hartuko dute eta Igandean Mondragon Unibertsitatea jasoko dute Mikel Trueba pabilioian 12etatik aurrera.

Ordiziarrek argi erakutsi zuten beraien zelaian irabazteko lan asko egin beharra dagoela. Etxekoek defentsan eginiko lanari jarraitasunik eman ezinik hasi ziren eta hortaz baliatu ziren bizkaitarrak. Bizkaitarren entrenatzaileak aldaketak burutu zituen eta jokalariei freskotasun egokiarekin ikusten zitzaien, jokoan intentsitate handia erakutsiz. Ordiziarrek ez zuten asmatzen eta atsedenaldira 29-40 iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren Mendiluceren jokalariak partidua nahi zuten erritmoa jarri zioten. Defentsan gogor aritu ziren eta eraso azkarrekin saskiratzeak lortzen zituzten. Horiko lerrotik ere asmatzea lortzen zuten eta pixkanaka aldeak murrizten joan ziren. Santurtzik defentsan hutsegiteak izan zituen eta naiz eta saskiratzeekin jarraitu partiduaren kontrola ia guztiz galdu zuten.

De la Iglesiaren(15 puntu) saskiratze batek 58-62koa jarri zuen 4 minuturen faltan, baina gehien behar zuten momentuan ez zuten zorterik izan. Etxekoek erasoan pare bat hutsegite egin zituzten eta horri esker bizkaitarrek aldeak handitu zituzten, partiduko azken segundoetara emaitza erabakita helduz.

ORDIZIAInsausti (-), Furundarena (2), Arrondo (10), Hollowai (2), Gaztañaga (13)Villar (17), Zubeldia (4), De La Iglesia (15)

SANTURTZI: Estalayo (7), Betolaza (4), Chavarri (2), Domper (4), Torres (11)Sainz (10), Sáez (8), Orue (10)Aranzabal (7), Albizu (3)