MENU
LOINTEK-GERNIKA-BIZKAIA-PRE

17/18 denboraldiko Lointek Gernika Bizkaiak hitzordua izan du historiarekin

17/18 denboraldiko Lointek Gernika Bizkaiak historiarekin hitzordu garrantzitsua izan du astearte honetan, izan ere Euskaldun eta Bizkaitar guztientzako ikur berezia den Gernikako Arbolaren aurrean elkartu dira. Bertan izan dira, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak, EuroCup txapelketa lehiatuko duten denboraldi historiko hau aurkezteko.

Banan banan aurkeztu dira jokalari guztiak eta ondoren Klubeko presidentea den Gerardo Candinak hartu du hitza: “Daukan esanahi bereziagatik aukeratu dugu toki hau. Gernikako Arbolaren aurrean gaude, non XIV. Mendetik gure lege, foru eskubide eta pribilegioez hornitu garen. “Gernikar,Bizkaitar eta Euskaldun guztientzat oso garrantzitsua den tokia”.

Irailaren 30an hasiko den kirol ikasturteari buruz, presidenteak ondorengoa esan zuen: “ilusioz beterik gaude denboraldi honen aurrean. Eurocupean jokatzea erronka berria da guretzat eta laugarren urtez jarraian Emakumezkoen Liga jokatzea ere ez da gutxiagorako. Proiektu zoragarri hau egonkortu nahi dugu”.

Aurretik inoiz baino lan gehiago egin bada ere, Candinak oraindik taldea itxi gabe dagoela adierazi du, izan ere “Talia Cadwell ez da azaro erdialdera arte etorriko” eta Gastaminza eta Pinaren lesioek eguneroko lana zailtzen dute. Zailtasun hauei buruz presidente Gernikarrak ondorengoa adierazi zuen: “gauzak zail jartzen direnean inoiz baino elkartuago agertu behar gara, denok batera egin behar dugu lan, inoiz baino batasun eta indar gehiago erakutsiz”.

Gernika-Lumoko udaleko ordezkari bezala Ana Hormaetxe izan zen, Laugarren Alkateordea. Hormaetxek “gure herriarentzat ohore bat da gure kirola eta cultura munduan zehar ordezkatuko duen talde bat izatea” azpimarratu zuen.

Ekitaldia bukatzeko, taldearen babesle nagusia den Lointek enpresako gerentea den Javier Loroñok hartu zuen hitza. “Oso pozik gaude Gernika KESB taldearekin dugun akordioa berritu izanaz. Gure printzipioak diren esfortzua, lana eta umiltasuna Gernika KESB taldearekin elkartzeaz harro gaude, horrela klubaren eta gure enpresaren nazioarteko oihartzuna hazteko”. Bukatzeko ondorengoa adierazi zuen: “anbizioa izan behar dugu baina beti oinak lurrean ditugula”.