MENU
  • ARBITROS-REUNION-3
  • ARBITROS-REUNION2
  • ARBITROS-REUNION

Ikasturte eta 50. Urteurrenaren irekiera Bizkaiko Arbitroen Batzordearentzat

Bizkaiko Arbitroen Batzordeak hasiera eman dio denboraldiari, ikasturte hasierako bilerarekin. Aurtengoa 50. Urteurrena izango da. Batzarra Koldo Mendiak inauguratu zuen bertaratutakoei denboraldi berrirako onena opaz. Batzordeak eramango duen armarri berria aurkezteko ere baliatu zen bilera.

Mikel Seguradok 50. Urteurrenari loturik burutuko diren ekintzen berri eman zuen:

  • ACBko  Arbitro eta Mahaiko Ofizialen Solasaldia.
  • Entrenamendua ateak irekita.
  • Arbitroen Batzordeari zuzenduriko fisioterapeutarekin hitzaldia.
  • “Iñaki Robledo” Torneo.

Bilerarekin batera armarri berria aurkeztu zen eta bi roll-up ireki ziren, sinbolikoki.

Jarraian, Jose Luis Larrinagak arautegiaren zati garrantzitsuena azaldu zuen eta Paul Urbanok berdina egin zuen izendapenekin.