MENU
  • CUIDA-TC6
  • CUIDA-TC5
  • CUIDA-TC4
  • CUIDA-TC3
  • CUIDA-TC2
  • CUIDA-TC

Barre eta Saskibaloiarekin eman zaio amaiera “IX: Zaindu Zure Gorputza, Zaindu Zure burua” programari

Astelehen honetan bost hilabeteko iraupena izan duen programari bukaera eman zaio. Bertan gizarte esklusio arriskuan dauden  Caritaseko Elurra, Ekin eta Hargindegi egoitzetako berrogeita hamar emakume inguruk hartu zuten parte. Kurtso bukaera ospatzeko hiruko txapelketa bat jokatu dute La Casilla Kiroldegian, non denak suertatu diren irabazle.

BizkaiaBasket Fundazioko “Zaindu Zure Gorputza, Zaindu Zure Burua” Programak bere bederatzigarren edizioa bukatu du. La Casillan ospaturiko partiduetan, Aimar Herrán eta Itzair Bueno teknikoek azken faseko saskibaloi tailerrean erakutsitakoa jarri dute praktikan.

Hona iristeko emakumezko hauek motibazio tailer batean eta elikadura ohitura onen beste tailer batean hartu behar izan dute parte. Orain azken balorazioak egiteko unea da. Hori bai, kantxan denek gozatu eta denek irabazi dute.