MENU
  • EUSKADI-CADETE-FEM-2
  • EUSKADI-CADETE-MASC
  • EUSKADI-INFA-FEM
  • EUSKADI-CADETE-FEM-JUNE

ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Bizkaitarrek paper ona egin dute, June Zubiaga azpitxapelduna izan delarik

(ARGAZKIAK: FEB)

Larunbat honetan bukatu dira lurraldeen arteko Espainiako txapelketak. Bertan zenbait talde bizkaitar izan dira Euskadi ordezkatzen. Orokorrean gureek paper ona jokatu dute eta nabarmentzekoa da  June Zubiagak kadeteekin lorturiko bigarren postua.

 

Euskadiren parte-hartzerik onena Kadeteen selekzioak egin zuen, non June Zubiagak zilarra eskuratu zuen eta azken unean lesionaturiko Aitana Vergara Delegatu bezala aritu zen.  Aurreko fase on bat eta gero, Euskadiko Andaluziaren aurka jokatu zuen finalaurrekoa, 66-72 gailenduz. Finalean Kataluniaren aurka jokatu zuten 41-61 galduz.

Gizonezkoen kadete selekzioak ere oso paper txukuna burutu zuen, seigarren postuan bukatuz. Bosgarren postuaren leian, Andaluziak 103-63 irabazi zion. Peio Arriaran, Bingen Perez, Nahuel del Val, eta Alvaro Medina bizkaitarrak parte hartu zutelarik. Medina eta Nahuelek oso txapelketa ona jokatu zuten. Txapelduna Madril izan zen Kataluniari irabazi eta gero.

Haur mailako selekzioei gauzak ez zitzaizkien behar den bezala atera, izan ere beraien partidu guztiak galdu eta gero maila galdu zuten. Emakumezkoek ez zuten zorterik izan, nahiz eta lehen partidua Aragori irabazi, Galiziarren aurka 65-62 galdu zuten eta horrek txapelketa asko zaildu zieten. Kanariar irlen aurka 63-49 galdu eta gero agur esan zieten aukera guztiei.