MENU
GETXO-SASKI-LV

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik lehen garaipena lortu du Junior mailan

 EMAKUMEZKO KADETEAK 

Asteburu honetako albiste positibo bakarra La Sallek eman digu, Araski taldeari 50-65 irabazi diolarik. Loiola eta Tabirako oraindik irabazi ezinik daude: Indautxukoak 48-69 galdu zuten Easoren aurka eta Tabirakok 69-33 galdu zuen Kirolak Arabaren aurka. Autocares liderrak 61-56 irabazi zion Gernikari, partida oso lehiatu batean.

GIZONEZKO KADETEAK

Loiolak kolideratoa galdu zuen Iurre Tabernaren aurka 70-66 galdu eta gero eta orain beste hiru talderekin berdinduak daude 4 garaipen eta 2 porrotekin, Unamuno bezala. Unamunok 20 puntuko aldea atera zion Grupo Zaher taldeari 84-64 irabaziz eta erakusten duen hobekuntza nabaria da.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Tabirako eta Gernika sailkapenaren goiko postuetan aurkitzen dira. Durangarrak bigarren postuan daude Loiolari 73-64 irabazi eta gero. Gernikarrak hirugarren postuan daude Atleticori 78-48 irabazi eta gero. San Viatorrek garaipen handia lortu zuen oraindik partidarik agldu gabe zeuden Aranurren aurka 46-50.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Garaipen behar larrian zegoen Getxosaski eta azkenean lortu dute. Azkena eta azkenaurreko postuetan zeudenen arteko partida izan zen.

Lehen minuturako Zarautz aurretik zen 0-4 bi baloi lapurretari esker. Partida maldan gora jarri zitzaien hori-beltzei. Talde biek banakako defentsa prestatu zuten, getxotarrek atzeko lerroak isten kontzentratu ziren eta kontraerasoei esker Zarauztarren sistema defentsiboa apurtzekoa lortzen zuten, 8. Minuturako 14-9koa ezarriz. Momentu horretan Prisco Fernandezek kantxan zeuden 5ak aldatu zituen. Lehen laurdenaren amaieran 16-9 zegoen markagailua. Getxok baloia hobeto mugitzen zuen eta posesio luzeei esker zarauztarrek oso zail zuten baloia berreskuratzea. Zarauztarrek ordea, saski azpitik puntu batzuk lortu eta gero aurretik jartzea ere lortu zuten 24-25 baina atsedenalditik gertu Alex Santamariak hirukoa sartu zuen eta 27-25ekoa jarri zuen.

Aldageletik bueltan presio gutxi egin zuen Getxok, zarauztarrek saskiratze bat eta hiruko bat eta gero 29-32ko abantaila lortu zutelarik. Zuri-Beltzek kontzentrazio handiagoa lortu zuten eta Getxokoek hartzen ez zituzten saskiak harrapatzen zituzten, 36-38 eta azken zatian dena erabakitzeko zegoen. Laurdeneko lehen bi minutuetan 8-0eko partziala lortu zuen etxeko taldeak,aipatzekoak  Santamariak lorturiko bi saskiratze, Zarauztarren taldeko altuenari izkin egin eta saski azpitik saskiratze bikaina lortu zuelarik. Lehen lerroan presionatzen zuten eta horrek gipuzkoarrei neke handia eragiten zien, izan ere momentu horretara arte errotazio gutxi egin zituzten. Baiana Zarautzek ez zuen amore ematen. Zelai osoan presionatzen zuen eta  etxekoen abantaila zalantzan jartzen zuten. Azkenean jarraian egindako hiru lapurretek lasaitasuna ekarri zuten eta partida 61-53 bukatu zen.

Partidaren amaieran, Ibon Martinez Getxoko Jokalariaren iritzia jaso genuen, azken laurdenean egindako lanak oso nekatuta utzi ziela azalduz. “Borrokatzeko eta partida gehiago irabazten saiatzeko azken minutu hauetan jokatu dugun bezala jokatu behar dugu eta kontzentrazio gehiago beharko dugu”. Beste alde batetik, aurten hirugarren aldia da taldeak nazioarteko lagun arteko torneo bat jokatzeko Serbiara bidaiatzen duena. Horretaz aparte, Martinezek bizitako familia arteko giroa eta oso maila altuko saskibaloi batez gozatu izana nabarmendu du. Bidai honek, Espainiaz kanpo, Kirolak dituen bereizitasunak ezagutarazteko ere balio izan diela aitortu du.

Multzoko beste partidei dagokionez, Unamunok 87-66 irabazi zion Glual Hidraulics taldeari eta bigarren postuan jarraitzen du. Azken jardunaldian uts egin dueña Tabirako izan da, Araberriren aurka 60-75 galdu eta gero.