MENU
  • OBSERVATORIO-J3---PANEL
  • OBSERVATORIO-J3---PANIZO
  • OBSERVATORIO-J3---GRUPO
  • OBSERVATORIO-J3---TODOS

Lehiaketak disekzionatuak izan ziren Behatokian

Larunbat honetan Bizkaiko Saskibaloiaren Behatokiaren hirugarren jardunaldia ospatu zen Kirol Etxean, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolaturik. Kirol munduko 20 entrenatzaile eta teknikok beraien ideiak zabaldu zituzten talentuaren garapenean laguntzeko.

4 ordu iraun zuen eta Raül López, Julio Calleja, Sergio Sánchez, Charly Sáenz de Aja, Txus Brizuela, Estitxu Ibarretxe, Lorenzo Motos edo María Ruiz de Oña mailako profesionalek, Bizkaiko jokalarien sormena eta talentua garatzeko lehiaketak nola hobetu eztabaidatu eta proposamenak egin zituzten.

Lan saio hau Manuel Labordak gidatu zuen eta Charly Sáenz de Aja, María Ruiz de Oña eta  Alberto Lorenzok ponentzia interesgarriak eman zituzten, eztabaidatzeko aukera eman zutelarik.

Informazio eta proposamen guztiak jaso ondoren, Behatokian argitaratuko den txosten bat egingo da eta hortik aurrera Federazioak lehiaketak hobetzeko argitaratutakoa aztertu eta lan egingo du.