MENU
OFICIALES-MESA

Egin zaitez Bizkaiko Arbitroen Batzordeko Mahaiko Ofiziala

Saskibaloi munduan parte hartzeko era asko daude, jokalari bezala,entrenatzaile bezala, Zuzendaritza arloa, arbitro bezala eta baita ere mahaiko Ofizial bezala. Azken aukera hau interesgarri egin bazaizu, Urriaren 3,4 eta 5eab 19etatik 21etara 6 orduko iraupena izango duen kurtso berri bat izango dugu Bilboko Martin Barua Picaza kaleko 27.zenbakian kokatuta dagoen Kirol Etxean.

Programa honela banatzen da:

• Akta idaztea.

• Denboraren jokoa.

• 24 segundoko kontrola.

• Partidaren sarrera: Prestakuntza eta Garapena.

• Partidaren Kontrola: Jokoaren denbora, ordezkapenak, hutsarteak,txandakako posesioak (Txandakatzearen geziak).

• Administrazio arloa: Izen emateak eta barne funtzionamendua.

Izena emateko bidali email bat  arbitros@bizkaiabasket.com helbidera.