MENU
  • OBSERVATORIO2-TODOS
  • OBSERVATORIO2-GRUPO2
  • OBSERVATORIO2-GRUPO1
  • OBSERVATORIO2-GERMAN
  • OBSERVATORIO2-DAVID

BEHATOKIA: talentu-kudeaketa zuzenduko duen entrenatzailea analizatu zuten adituek

BizkaiaBasket behatokiaren Bigarren jardunaldia ospatu zen atzo, talentu-kudeaketari lotuta, entrenatzaile eta bestelako teknikoen ikuspuntuan oinarrituz.

Luxuzko aditu izan ziren bertan, hala nola, Nesken Ligako Gernikako Mario López, LEB Platan dabilen Zornotzako Mikel Garitaonaindia, Federazioan kirol-zuzendari den Iñaki Camarero, Athleticeko psikologo María Ruiz de Oña, Nesken Bigarren Mailako Ibaizabaleko Estitxu Ibarretxe, EBA Ligan dagoen Santurtzi taldeko kirol-zuzendari Imanol Martínez, Nesken Ligako IDK Gipuzkoako Azu Muguruza, Eason zuzendari tekniko den David Martín, Bilbao Basketen hezitzaile fisiko den Álvaro Gómez-Rubiera eta Berrio Otxoan entrenatzaile den David Ruiz de Lazkano.

Helburua argi: etorkizuneko entrenatzaile edota teknikoen patroia aurreikustea, gazteek maila gorenera iristeko behar duten bultzada jaso dezaten.

Ez zen ordea soilik kontzeptu teorikoez eztabaidatu, arau, neurri eta erabaki konkretuetan jarri baitzen bestalde ere begirada. Kirol-zuzendari, entrenatzaile, hezitzaile fisiko eta psikologa batek egin zuten analisia orotara.

Txostena burutzeko unea oraingoa, lehen jardunaldian gauzatutakoarekin batera osatzeko uda ostean.