MENU
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI11
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI9
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI8
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI6
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI3
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI-GETX
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI-GRUP
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI2
  • FF-JUN-MASC-GETXO-TABI

FF Junior Mutilak: Unamuno Bizkaiko txapeldun, Getxosaski txapeldunorde

Erabakita zegoen dagoeneko titulua atzoko partiduak jokatu aurretik, Unamunok irabazita baitzituen lehenagoko biak. Garaitu gabe amaitu nahi izan zuten halaber bilbotarrak, Loiola 70-56 irabazita. eta bigarren Ziorcontrol Getxo izan zen, Tabirakori 60-77 garaitu ondoren.

Epailearen erabaki batzuen kontra agertu ostean, laster gelditu zen Tabirako zuzendaririk gabe aulkia uztera behartuta. Horrek, eta getxotarren asmatzea batik bat barrutik, berehala utzi zuen sententziaturik lehia. Garrastatxu hasieran, eta ondoren Azpitarte, Peral eta Fernández izan ziren garaileen protagonista nagusiak.

Bestalde, tentsio falta pairatu zuen Unamunok aurreneko minutuetan disdira handirik gabeko osteko partiduan. 10-18 zuten kontran markagailua aurkarien Iparraguirre eta zenbaiten lidergoa nabarian utziz. Harrezkero, Aurreko urtean jasandako azken porrota gogoan eta hura errepikatu ezean, defentsan hobetu eta eraginkorrago azaldu ziren erasoan, Huebra eta Elorriagaren eskutik. Atsedenean, 34-28 Unamunorentzat. Izutzen saiatu ziren orduan bigarren laurdena hasita Loiolakoek, Santana eskoltak bi hiruko sartuta. 48-41 segitzen zuten kontran hirugarren laurdenaren erdialdean, baina hortik aurrera jasotako 13-2ko partzialak kao utzi zituen azkenik.