MENU
  • FF-JUN-FEM-TABI-CAMPEON
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-SUBCAMPEO
  • FF-JUN-FEM-TODAS
  • FF-JUN-FEM-GERNIKA-LOIOLA9
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-GERNI
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-GERNI2
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-GERNI3
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-GERNI5
  • FF-JUN-FEM-LOIOLA-GERNI6
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO-todas
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO2
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO3
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO4
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO5
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO6
  • FF-JUN-FEM-TABI-GETXO8

FF Junior Neskak: Txapeldun bihurtu zuen Tabirako Gernikaren aurka Loiolak lortutako garaipena (56-54)

Amaierako fase zirraragarria nesken aldetik bizitakoa. Getxo irabazi zuen Tabirakok lehenik eta behin, 71-54, eta ondoren Gernikak erdietsitako bi puntuko abantaila Tabirako bera txapeldundu zuen, Loiolakoak txapeldunorde izanik.

Antolaketa taktiko ona biei dagokienez, Gernika eta Loiolaren artean. Saskiari begira hasierako trabak gaindituta, gernikarrak hartu zuten abantaila lehenengoz. Aitzitik, biek pairatzen zituzten defentsa arazoak. Segitzen zuen eraginkortasun eskasak bigarren laurdeneaa, baina aktiboago aritu zen Olaeta eta Barearen jokalariak ere areagotu zuten baloiaren zirkulazioa. Atsedenean, 20-22 Loiolarentzat.Galera eta saskiraketa errazak denborak aurrera zihoala. Indautxukoak ematen zioten jarraikortasun egokiena une horretan jokoari, amaierako hamar minutuei aurre egin baino lehen 34-42ko puntuazioa lortuta. Aldiz, bira handia eman zioten gernikarrak, Loiolak errebotea ixteko zituen arazoak eta bigarren edota hirugarren jokaldiak aprobetxatuta. 46-46 bost minuturen faltan. Loiolako defentsaren oreka faltak eta gernikarren asmatzeak saskiraketa gehienak sartuz azkenko bi puntuko abantaila eman zien, titulu ezean garaipena eskuratuz. Poza, baina, Tabirakorentzat izango zen ondorioz.

Azkar ebatzi nahi zuen Tabirakok hirukoen bitartez, Garitaonandiaren asmatzeari esker. Rocak, ostera, diferentziak zertxobait murriztu eta 22-14 bukatzen zuen lehen laurdenak.

Saskiraketa-truke batean murgildurik, kolore argiagoa bereganatu zuen lehia gero durangarrentzat Getxosaskik Akarreguiren laguntzaz aurpegia galtzen ez bazion ere, 41-27 hogeigarren minutuan. Bigarren partean, jokalari ezohikoenak atera zituen kantxara Tabirakoren entrenatzaileak partidua erabakita zegoela ikusita. Getxotarrak sentsazio onak eskaini zituzten. Konten egoteko urtea: Bizkaiko laugarren, Euskal Ligan sartu eta ia A2an mantentzea lortu dute.