MENU
  • OBSERVATORIO-TALENTOS-POST
  • OBSERVATORIO-TALENTOS
  • OBSERVATORIO-TALENTOS-BALON

Bizkaia Basket behatokiaren lehen tailerra osatuta

Ostegun honetan ospatu zen ‘Talentu-kudeaketa’ izeneko tailerra Kirol Etxeko lokaletan. Bertan izan ziren arlo nagusietako gi-mailako profesionalak, besteen artean, Luis Solar, Txutxi Solar, Carlos Sergio, Imanol Adán, Jesús Ituiño, Maria Ruiz de Oña, David Gil (Baskonia), Antonio Alonso (Gipuzkoa Basket), Naia Fernández, Alfonso Reyes, Rafa Jofresa, Sito Alonso, Mikel Torres edota Julio Calleja, formatu berritzaile baten bitartez euren ideiak eskainiz.

Orain, aipatu iritziak hausnartu eta analizatzeko ordua iritsi da, ostera BizkaiaBAsket Behatokiaren atarian eta Bisaski blogean argitaratzeko. Informazio guzti hori ere aztertuko dute gerora erantzule federatuek. Helburua, dakizuenez, ahalik eta bizkaitar gehiago eliterantz bideratzea dela.

Gogoratu gainera edonork igorri ditzakeela bere iruzkinak observatorio@bizkaiabasket.com helbidera. Blogean bertan jarriko genituzke eta bileretan helarazi.