MENU
TORNEO-2-GENERACIONES-ALL-S

Parte har ezazu All Star Day egunean

All Star Day eguna antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta hura larunbat honetan ospatuko da Bilbao Arenan, martxoaren 19a alegia, 75. urteurrenaren ekitaldien artean nagusienetakoa. Bilbao Basket eta Gernika Bizkaiaren partiduak izango dira protagonista, baina beste hainbat jarduera egongo dira; horien artean, Bi Belaunaldi lotzen dituen txapelketa esaterako. Hona hemen bertan parte hartzeko informazioa:

2004, 2005, 2006 eta 2007an jaiotako neska-mutil eta hauen gurasoak izan daitezke partaide, pabeiloiko lehiatilak dauden zelaigunean kokatuko diren saskiei esker. Doakoa da inskripzioa eta bertan apuntatzeko soilik icamarero@bizkaiabasket.com helbidera bidali beharko duzue email bat, bi partaideen izen-abizenak adieraziz. 18:30etatik 20:00etara jokatuko da lehia. Jokalariei partiduak hasi eta 15 minutu lehenago egotea eskatzen zaie.

Zuen zain gaude Bilbao Arenan!