MENU
  • INFA-MASC-GPZK--FONDO
  • INFA-MASC-GPZK-KERMAN
  • INFA-MASC-GPZK-LANDER
  • INFA-MASC-GIPZK-ENTRENADORE
  • INFA-MASC-Y-FEM
  • INFA-MASC-COPA
  • INFA-FEM-GPZK5
  • INFA-FEM-GPZK4
  • INFA-FEM-GPZK-COPA
  • INFA-FEM-GPZK-2
  • INFA-FEM-GPZK-ESPARTA

Euskadiko Haur Txapelketa: Gure selekzioak bigarren postuan geratu dira

Ostiraletik eta igandera bitartean ospatuko da Amurrion Euskadiko haur-txapelketa. Halaber, lehenengo egun honetan bizkaitarrak (neskak eta mutilak) ezin hobe hasidute euren parte hartzea. Neskak, beren aldetik, 46-67 irabazi dute, azken laurdenean jokaldien une gorenera iritsita. Mutilak gehiago landu behar izan dute haien garaipena, baina oso ondo aritu dira ere kantxan 40 minututan zehar. Azkeneko emaitza, 54-66koa izan da.

Haur txapelketaren hirugarren jardunaldia ospatu zen atzo azkenik. Erabakitzeke zegoen dena Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen artean, bai nesketan baita mutiletan ere. Ongi asko hasi ziren neskak lehenbiziko partiduan. Primerako jokaldiak egin zituen Zubiagak, eta izan ere 14 puntuko abantaila hartu zuten etxekoek. Kontraldetik, erabakitzailea suertatu zen bigarren laurdena: bizkaitarrak baloi ugari galdu zituzten eta, are okerrago, 11 minutu eman zituen saskian sartu gabe. Harrezkero, gipuzkoarrak eraman zuten erritmoa, Bizkaiko Iridin eta Vindelek jarraitu bazioten ere, baina azkenean garaipena eta txapelketa Gipuzkoak lortu zuen. Bizkaitarrak bigarren geratu dira honakoan eta arabarrak hirugarren.

Mutiletan, partiduak berebiziko lehia izan zuen amaiera arte. Gipuzkoa zen teorian faboritoa, baina gorriek ez zieten gauzak batere erraz jarri. Miguel hasieran, eta geroago Kerman Salazarrek ere nabarmen aritu ziren defentsan eta erasoan askotan. Hala ere, denbora guztian zehar ia ez zuten markagailua beren alde izan eta azkenik 49-51ko emaitza islatu zen. Honetan ere, bizkaitarrak txapeldunorde izan dira, eta gipuzkoarrak lehenak